TartAROA
Bibliografia
-http://www.puntubi.com/mitologia/aamitoazerrenda.htm
-http://es.geocities.com/emitologia/
-Xabier Etxaniz Erle-ren edizioa. Geure ipuinak. Pamiela.
Zuzenketa orria
Erregu | Pisu-neurria |
Orga | Gurdi |
Txara | Zuhaixka |
Harilko | Mataza |
Karraskatu | Apurtu |
Pikatu | Ebaki |
Libera | Dirua |
Izenak eta definizioak:
|
|
TARTALO edo TORTO | Euskal mitologiako jeinu gaiztoa, bekokian begi bakarra duena. Polifemo ziklopea gogorarazten du, Homerok "Odisean" aipatua. Haitzuloetan bizi da eta bertara inguratzen den edonor hartu eta jan egiten du. |
AIREGAIZTO | Euskal mitologiako jeinua Lapurdin, lainogatxo ere deitua beste lekuetan. Ekaitzak sortu eta tximistak bideratzen zituen, batzuetan baserri eta soroen aurka. Haiek babesteko aizkora bat jartzen zen ahoz gora etxeko ate aurrean edo zelaian. Kostaldean, berriz, oso hedatua dagoen ustea da jeinua itsasotik datorrela eta lanbro itxuran mozorrotuta soroetako eta gari zelaietako uztak desegiten dituela. Horrela, gizakiaren gaitzak erein eta zabaldu egiten ditu. |
MIKOLAS | Euskal mitologiako deabruak. Zenbait herritako kondairetan, zubi-eraikitzaileak dira. |
ABERRI | Euskal mitologiako jainko gizonezkoa, Pirineo aldekoa; erromatarren garaiko zenbait hilarri eta aldare-harritan aurkitzen da. Haren ezaugarri eta funtzioak ezezagunak dira. |
LAMIAK | Euskal mitologian, emakume-itxura duen izakia; aldaera desberdinen arabera, oinak ahuntz, ahate edo oilarrarenak izan ditzakeena. Kostaldeko herri batzuetan arrain isatsez azaldu izan dute, beste herrialdetan arrain buztana ere dute. Kondaira gehienen arabera, berriz, erreka inguruan arropa garbitzen eta orrazten egoten ziren. Nekazariren batek erreka-ertzean janaria uzten bazien, gauez jaten zuten lamiek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen zioten. Mitologian zein artelanetan, ibai-ertzean eserita eta urrezko orrazi batez ile gorrixka orrazten ageri dira beti. Gazte anitz maitemintzen eta liluratzen zituzten, baina gazteak, lamien oinetan erreparaturik, haiek konturatzen ziren penaz edo etxekoen esanagatik ohartzen ziren haiekin ezin zitezkeela ezkondu. |
INGUMA | Etxeetan sartu, eta barruko biztanleak lo daudenean, izorratu egiten ditu amesgaiztoak sortzen. Mauma ere esaten zaio. |
AMALUR | Eguzkiaren eta Ilargiaren amatzat hartzen da Lurra. Izakiez gain, pertsonaia mitologikoen, numenen eta arimen bizileku da. Landareen eta animalien bizia ziurtatzen du. Altxor izugarriak gordetzen ditu bere baitan. Fruituak eskaintzen ditu oparitzat eta bazka sortzen haziendak ugal daitezen. Urrez beteriko idinarruak aipatzen dira mendi eta leize anitzetan, eta gizaki ugari saiatu izan da hainbat leku zulatzen mito horiei jarraikiz. Diru txanponak eskaintzen zitzaizkion Lur jeinuari, amalurra zaintzen duen jeinuari alegia, ordainean mesedeak jasotzeko esperantzan. Kristauek ohitura hori bereganatu, eta baseliza barruetan txanponak uztea bilakatu dute, adibidez, Aralarko Mikel Deunaren santutegian. |
ATARRABI | Euskal mitologiako pertsonaia; Mariren seme ona eta Etsairen ikasle ona. Bere anaia Mikelatsen gaiztakeriak indargabetu egiten ditu. Itzalik gabe bizi zen, baina bizitzako azken uneetan berreskuratu eta salbatu egin zen. |
EHIZTARI BELTZA | Euskal mitologian maiz azaltzen den pertsonaia, atsedenik gabeko ibileran ehizagaien bila mendi eta aranetan barrena ibiliko dena. Oso hedatua da pertsonaia honen mitoa Euskal Herri osoan. Beste izen batzuk ere ezagutzen zaizkio: Martin edo Mateo Txistu Gipuzkoan, Salomon erregea Zuberoan edo Joanito Txistularia Bizkaian, esaterako. Gaskoniako landetan, mitoa izen zelta duen Artus erregea da. Zazpi urtetik behin azaltzen da munduari bira ematen denbora hori behar duelako. |
IRATI | Basoa (Nafarroa Behereko, Zuberoako eta Nafarroa Garaiko basoa, Pirinioetan; Pikatuatik Iparraldera, Aboditik Ekialdera eta Aezkoatik Mendebaldera zabaltzen da. Europako pagadirik zabalena da; 6.520 ha. Gainera, izeiak, pinuak, arteak eta flora aberatsa ditu eta ibaia (Urtxuria eta Urbeltza ibaiek bat egin ondoren jaiotzen da) anitz alegi eta mitoen gunea da. |