Zinema hiztegia
Zuzenketa orria
| 1 | Trama | Literatur obra, film, opera eta abarretako gertakarien ildo orokorra |
| 2 | Backgrounda | Eszena edo dekoratu baten atzealdea |
| 3 | Bikoizketa | Film baten soinu-bandan, elkarrizketak jatorrizko hizkuntzatik beste batera itzultzea |
| 4 | Castinga | Ikuskizun, film edo irrati zein telebistako programa baterako egiten den aktore, figurante eta abarren hautaketa |
| 5 | Raccorda | Zineman, bi irudiren elementu ikusgarriak (objektuen kokapena, aktoreen jarrera edo jantziak, etab.) zaintzea, ondoz ondoko bi planotan inkoherentziarik gerta ez dadin |
| 6 | Sound tracka | Elkarrizketena ez beste soinu guztiak erregistratzen dira banda honetan |
| 7 | Sinopsia | Protagonisten eta gaiaren ezaugarri eta ideia nagusiak azaltzen dituen argumentuaren laburpena |
| 8 | Travellinga | Gurpilez, erreien bidez edo beste prozedura batez kamera zoru gainetik higitzea |
| 9 | Klaketa | Filmatzen hasi aurretik elkar kolpatzen duten bi oholtxo giltzatuz eratutako tresna, filmatu behar den planoaren zenbakia, pelikularen izena eta zuzendariaren izena idatzirik dituena |
| 10 | Rusha | Hartze bakoitzaren atalei deitzen zaie horrela |
| 11 | Muntaia | Filmatu eta gero, planoak batzeko prozesua. Prozesu horretan planoak aukeratu, moztu eta batu egiten dira, aurrez gidoian zehaztutakoari jarraituz |
| 12 | Planoa | Filmatutako eszena edo irudia enkoadratzeko modua. Kamerak duen anguluaren arabera ezberdina izan daiteke |
| 13 | Jirafa/Pertika | Aktoreen gainean jartzen den mikrofonoari eusteko erabiltzen den haga luze teleskopikoari deritzo |
| 14 | Erritmoa | Intentsitate desberdineko atal edo planoak kateatuz pelikulari ematen zaion abiadura |
| 15 | Gidoia | Film baten akzio edo garapeneko elementuak (elkarrizketak, musika, planoak, eszenatokiak...) zehazteko testua |
| 16 | Gaga | Ikusleak espero ez duen egoera edo pasarte barregarri laburra |
| 17 | Errelizadorea | Grabazioaz soilik arduratzen den zinema zuzendariari esaten zaio |
18 |
Elipsia | Denboran edota espazioan egiten den jauzia. Ikusleak ez du jarraikortasuna galtzen, nahiz eta istorioaren erdiko pauso batzuk kendu |
| 19 | Edizioa | Filmaren muntaiari esaten zaio, batez ere bideo sistemaren edo sistema informatikoen bidez egiten denean |
| 20 | Framea | Fotogramaren baliokidea euskarri magnetikoan |
| Iturriak: | www.hiru.com |
| Harluxet | |
| buscon.rae.es/diccionario/drae.htm | |
| www.aulacreativa.org |