Zinema hiztegia
Beheko taulan ageri diren definizioen izenak bilatuko dituzu.
| Muntaia | Sinopsia | Travellinga | Klaketa | Gaga | ||||||
| Sound tracka | Jirafa | Raccorda | Erritmoa | Framea | ||||||
| Backgrounda | Planoa | Castinga | Bikoizketa | Edizioa | ||||||
| Errelizadorea | Gidoia | Elipsia | Rusha | Trama | ||||||
| 1 | _____________ |
Literatur obra, film, opera eta abarretako gertakarien ildo orokorra |
| 2 | _____________ |
Eszena edo dekoratu baten atzealdea |
| 3 | _____________ |
Film baten soinu-bandan, elkarrizketak jatorrizko hizkuntzatik beste batera itzultzea |
| 4 | _____________ |
Ikuskizun, film edo irrati zein telebistako programa baterako egiten den aktore, figurante eta abarren hautaketa |
| 5 | _____________ |
Zineman, bi irudiren elementu ikusgarriak (objektuen kokapena, aktoreen jarrera edo jantziak, etab.) zaintzea, ondoz ondoko bi planotan inkoherentziarik gerta ez dadin |
| 6 | _____________ |
Elkarrizketena ez beste soinu guztiak erregistratzen dira banda honetan |
| 7 | _____________ |
Protagonisten eta gaiaren ezaugarri eta ideia nagusiak azaltzen dituen argumentuaren laburpena |
| 8 | _____________ |
Gurpilez, erreien bidez edo beste prozedura batez kamera zoru gainetik higitzea |
| 9 | _____________ |
Filmatzen hasi aurretik elkar kolpatzen duten bi oholtxo giltzatuz eratutako tresna, filmatu behar den planoaren zenbakia, pelikularen izena eta zuzendariaren izena idatzirik dituena |
| 10 | _____________ |
Hartze bakoitzaren atalei deitzen zaie horrela |
| 11 | _____________ |
Filmatu eta gero, planoak batzeko prozesua. Prozesu horretan planoak aukeratu, moztu eta batu egiten dira, aurrez gidoian zehaztutakoari jarraituz |
| 12 | _____________ |
Filmatutako eszena edo irudia enkoadratzeko modua. Kamerak duen anguluaren arabera ezberdina izan daiteke |
| 13 | _____________ |
Aktoreen gainean jartzen den mikrofonoari eusteko erabiltzen den haga luze teleskopikoari deritzo |
| 14 | _____________ |
Intentsitate desberdineko atal edo planoak kateatuz pelikulari ematen zaion abiadura |
| 15 | _____________ |
Film baten akzio edo garapeneko elementuak (elkarrizketak, musika, planoak, eszenatokiak...) zehazteko testua |
| 16 | _____________ |
Ikusleak espero ez duen egoera edo pasarte barregarri laburra |
| 17 | _____________ |
Grabazioaz soilik arduratzen den zinema-zuzendariari esaten zaio |
18 |
_____________ |
Denboran edota espazioan egiten den jauzia. Ikusleak ez du jarraikortasuna galtzen, nahiz eta istorioaren erdiko pauso batzuk kendu |
| 19 | _____________ |
Filmaren muntaiari esaten zaio, batez ere bideo sistemaren edo sistema informatikoen bidez egiten denean |
| 20 | _____________ |
Fotogramaren baliokidea euskarri magnetikoan |