EIBZ

 

OINARRIZKO HIZKUNTZA TREBETASUNAK
--- IKASLEA ---

 
mintzatu
irakurri
idatzi
entzun

Txisteak I

Erantzun hauek erabiliz txisteak osatu. Ondoren, txiste bana ikasi eta denen aurrean kontatuko duzue.

a.
- Zer urte eta zer demonio! Beste hanka ere adin berekoa da eta ez dit ba minik ematen...
b.
- Ziur egongo ez naiz, bada? Bi aldiz entzun dut behintzat eta...
c.
- Baina gaur oliba hezur bat irentsi dut ordea...
d.
- Ez, lapurtu ere ez zizkidaten egin. Ba al dakizu zer gertatu zen? Mozkorturik nengoela eta atzeko eserlekuan jarri nintzela.
e.

- Oraindik digestiorik egin ez dudalako.

f.
- Orduan geroago etorriko naiz.
g.
- Horixe da alferkeriaren ondorioa –erantzun dio Pitxuk lasai asko.
h.
- Ez, ez. Ez noa horrelakorik egitera. Mozkortu gabe ere nahiko lan ematen didate arkakusoek eta zer izango ote litzateke mozkortuta jartzen direnean?
i.
- Bai. Geroztik ez dut lanik egin.
j.

- Bai, 52 autobus pasatu dira oraindik.

k.
- Hil eta gero eta jaio baino lehen jan dezakegulako.
l.
- Ez nintzen zurekin hizketan ari... txiklea mastikatzen ari nintzen.
m.
- Zu hilko zara.

 

 

Txisteak:

1.
Gizon bat herriko ertzain batengana joan zen eta esan zion:
- Azeleragailua, bolantea, frenoa... lapurtu dizkidate autotik.
- Zatoz hemendik bi egunetara –erantzun zion ertzainak.
Hala, joan zen handik bi egunetara eta ertzainak galdetu zion:
- Zer, aurkitu al dituzu?
??
 
 
2.
Lehengo aldiz Madrila joan zen kanpotar batek galdetu zion han aurkitu zuen beste bati:
- Hemendik gertu al dago Puerta del sol?
- 59. autobusa hartzen baduzu bertaraino eramango zaitu.
Handik hiru edo lau ordutara leku berean ikusi zuen kanpotarra autobusaren zain eta galdetu zion:
- Baina hemen al zaude oraindik?
??
 
 
3.

Gizon bat, kale bazterrean, bizkarrari hazka eta hazka ari zen. Lagun batek galdetu zion:
- Zer gertatzen zaizu, Inixio?
- Ez dakit... arkakusoak edo... izugarrizko hazkura daukat.
- Nik esango dizut zer egin. Igurtzi ezazu bizkarra alkoholez eta ez duzu hazkurarik izango.

??
 
 
4.

Eroetxeko zuzendariak proba bat egin nahi izan zuen eroen gaixotasuna zein neurritakoa zen jakiteko. Piszina hustu zuen eta esan zien eroei:
- Salto denok, igerian egin.
Batek ez beste denek salto egin zuten. Eta zuzendariak pentsatu zuen bere artean: “Hauxe egongo da hemen sanoena”. Eta galdetu zion eroari:
- Aizu, zuk zergatik ez duzu saltorik egin?
Eta eroak erantzun:

??
 
 
5.
- Zer ordu da?
- Ordubata. Oraintxe jo du eliz dorreko erlojuan.
- Ziur al zaude?
??
 
 
6.

Irakaslea ahalegin guztiak egiten ari da ikasleek aditzak ikas ditzaten:
- Ea, Txomin! Nola izango litzateke ni bizi naiz aditza geroaldian?

Eta Txominek, ongi pentsatu ondoren, honela erantzun zion:

??
 
 
7.

Irakasleak ikasleei:
- Orain idazlan bat egingo duzue. Hau da gaia: “Alferkeriaren ondorioak”.
Handik ordubetera papera zuri-zuri, ezer idatzi gabe, entregatzen du Pitxuk.
- Zer da hau, Pitxu? –galdetu dio irakasleak.

??
 
 
8.

- Orain, hasieran, egunean mila pezeta irabaziko duzu eta geroago mila eta bostehunera igoko dizut soldata.

??
 
 
9.
Irakaslean ikasleari:
- Zein da animaliarik produktiboena?
- Oiloa, jauna!
- Eta zergatik?
??
 
 
10.

Adineko gizon bat sendagilearengana doa. Aspalditik zebilen ezkerreko hankako minez. Eman zion sendagileari gertatzen zitzaionaren berri eta honek erantzun zion:
- Min hori adinarena da. Urteak, urteak, gizon!
Eta gizonak, haserre, honela erantzun zion:

??
 
 
11.

Gorrak:
- Ez ezazu nirekin hizketan denborarik gal, gorra naiz eta.

??
 
 
12.

- Lanean ari nintzen bitartean ez erretzeko esan zidan sendagileak.
- Eta egin al duzu esandakoa?

??
 
 
13.

Irakaslearen eta ikaslearen arteko elkarrizketa:
- Zenbat hezur dauzka zure gorputzak?
- 208, jauna.
- Burugogorra! Ez al nizun esan atzo 207 hezur bakarrik dauzkala giza gorputzak?

??
 
 

 

 

Iturria:
J. Ormazabal. Esaera zaharrak eta txiste berriak. Elkar

 

--->>>irakaslea<<<---