Category: Google baliabideak

Azterketak sortu Google inprimakiak erabilita

inprimakia

Azterketa garaian gaudela eta,  hauek prestatzeko eta zuzentzeko Google-k ematen dizkigun aukerak erakutsi nahi ditugu. Drive-n inprimakiak edo galdetegiak sor ditzakegu oso modu errazean eta modu askotara erabili:  auto-ebaluaziorako test modukoak , azterketa gisakoak, inkestak,  kontaktu formulario modukoak webgune eta blogetan txertatzeko…  Ondoko lehen bideo-tutorialean ikus dezakezue nola sortu ahal dugun inprimaki bat, zer galdera mota …

Continue reading

Google Sites nola erabili

sites guneak

Ikasturte honen hasieran esan genuenez, Google Sites berria erabiltzen erraz-erraza da orain.  Honen bidez, edonork sor dezake webgune bat. Diotenez, Sites klasikoan sorturiko guneak berrira migratu beharko dira eta horretarako tresnaren bat jarriko omen dute eskura, lana errazte aldera. Honetaz gain, seguruenik laster berrikuntza bat edo beste egingo dute aplikazioan; izan ere, Sites klasikoaren aldean, oraindik …

Continue reading

Blogeko kanpoko esteka guztiak beste leiho batean irekitzeko agindu

blogger leihoa

Blogetan kanpora doazen estekak beste leiho batean irekitzeko agintzea funtsezkoa da irakurleek gure blogaren arrastoa ez galtzeko, eta hori oso erraz egin dezakegu mezua bera idazten dugunean. Hala ere, Blogger-en gadget bat jartzen dugunean, edo orrien gadget-ean beste orri bat gehitzen dugunean kanpoko baliabide batera joateko, ez dugu aukerarik esteka beste leiho batean irekiarazteko. Bideoan …

Continue reading

Nola itxi gure Google kontua urrutitik

Giltza Google

Zeinek ez du inoiz utzi oharkabean Google-ren saioa irekita beste batzuek erabiltzen duten ordenagailu batean? Uste baino gehiagotan gertatzen da hau, zoritxarrez, eta kontu handiz ibili behar da. Saioa hasita topatzen duenak, kasurik onenean, itxi egingo  du, baina edozer gerta liteke: gure izenean mezuak bidali, gure dokumentuak edo guneak ezabatu… Saioa nonbait irekita utzi dugula ohartzen bagara, …

Continue reading

Aurkezpenetan Drive-ko bideoak txertatu

Google-n etengabe ari dira beren produktuak eguneratzen. Orain, Google Drive-ko aurkezpenen txanda izan da. Hemendik aurrera, aurkezpenetan Drive-n ditugun bideoak ere txerta daitezke; orain arte bakarrik You Tube-koak txerta zitezkeen. Ondoko bideoan ikus dezakezue zein erraz jarri diguten. Bakarrik falta da audio soilak txertatu ahal izatea.

Google Classroom-en banakako zereginak bidaltzea

Orain arte, Google Classroom-en argitaratzen genuen oro ikastalde osoarentzat argitaratzen zen. Azken eguneraketari esker, ordea, hauta dezakegu  ikastalde osorako den ala ikasle jakin batzuendako soilik. Horrela, ikasleen araberako lanak jar ditzakegu Classroom-en; esaterako, aurreratuago dabiltzanentzat gaian sakontzeko jarduerak, eta atzeratuago daudenentzat, berriz, errefortzukoak. Zereginak gehitzen ditugunean, berez, talde osoa hautatuta agertzen da, baina ikasle guztiak …

Continue reading

Drive instalatu eta sinkronizatu

Google Drive ordenagailuan instalatu eta sinkronizatu Gero eta irakasle gehiagok erabiltzen dugu Google Drive eguneroko lanean, baina askok ez dute aplikazioa ordenagailuan instalaturik. Drive instalatzen badugu, hodeian ditugun dokumentuen kopia izango dugu gure ekipoan, uneoro sinkronizatuta,  eta, nahi badugu, konexiorik gabe ere lan egin ahalko dugu. Sinkronizazioan, Drive-ko karpeta guztiak edo bakarrik nahi ditugunak hauta …

Continue reading

Drive-n letra-tipoak gehitu

Google dokumentuetan letra-tipoa aldatu nahi badugu, kontua euskaraz konfiguratuta dugunok gainerako erabiltzaileek baino askoz aukera gutxiago daukagu. Euskara erabiltzeagatik oraindik ere zigortuta ibili behar dugu? Zer egin dezakegu? Euskara baztertu eta gaztelaniara pasa, aukera guztiak izateko? Ez horixe! Artikulu honetan azalduko dizugu nola konpondu arazoa euskarari eutsita.

RSS Feed Reader

Egun, sare sozialak oso zabalduta daude eta horregatik jario irakurleak ez dira hainbeste erabiltzen, hala ere, erabilgarriak izaten jarraitzen dute. Chrome-ren RSS Feed Reader gehigarria instalatzen badugu, gure intereseko guneen berri izango dugu eta mezu berriak argitaratzen direnean, jakinaren gainean egonen gara uneoro; gehigarriaren ikonoko zenbaki batek adieraziko digu zenbat mezu dugun irakurri gabe, eta, egokien iruditzen …

Continue reading

Google Keep

Interneten ari garenean, askotan topatzen ditugu artikulu eta dokumentu interesgarriak, baina ez dakigu nola gorde eta nola antolatu. Maiz, estekak kopiatu egiten ditugu eta dokumentu batean txertatzen ditugu, gero ikusteko edo aztertzeo asmoarekin, baina litekeena da dokumentu hori ere galtzea edo ez jakitea non dagoen. Bada, Chrome-ren Keep gehigarria erabil dezakegu, eta klik bakar batez …

Continue reading

Sites berria denon eskura

sites berriaren hasierako orria

Duela gutxi Sites berriaren argi-ilunak azaldu genituen hemen. Bada, dagoeneko Sites berria denon eskura dago, ez dago mugatuta Hezkuntzako kontuetara, Gmail kontua duen orok erabil dezake plataforma berritua. Sartzeko aski dugu helbide honetara jotzea: https://sites.google.com/new. Gune berri bat sortu nahi badugu, Drive-n bertan topatuko dugu bidea, ohiko Berria botoia sakatuz eta Gehiago atalean Google Sites hautatuta. …

Continue reading

Nimbus gehigarria

Nimbus ikonoa

  Nabigatzaileen gehigarrien artean Nimbus praktikoenetakoa da, inondik ere. Aurreko batean, ordenagailuko irudiak hartzeko Lightshot programa gomendatzen bagenuen ere, Nimbus ez da atzean gelditzen: irudiak hartzeaz gain, bideoa egiteko ere balio baitu, honela, oso erraz egin ditzakegu bideo-tutorialak, esaterako, ikasleei azalpenak emateko. Bestalde, irudiak hartu ondoren, oinarrizko edizioak ere egin ditzakegu, testua gehitu, geziak txertatu… Gehigarria …

Continue reading

Google inprimakietan fitxategiak igotzeko aukera zabalik

inprimakiaren galdera mota

PNTEn iragarri berri dutenaren arabera, dagoeneko irakasleok beste galdera mota bat dugu eskura Google inprimakietan: Kargatu fitxategia.