Liburu ibiltarien kutxak

EIBZk Liburu ibiltarien kutxak prestatu ditu Nafarroako A eta D ereduetako ikastetxeei maileguan uzteko.

Zerbitzu honen helburua da liburuak irakurleengana gehiago hurbiltzea eta bere mailegua erraztea.

Justifikazioa:

Liburu ibiltarien kutxak mailegu zerbitzu berezia da; liburutegi mugikorren funtzioa bete nahi dute kutxa hauek. Liburu mailegu zerbitzu mugikor honekin ikasleengan irakurtzeko zaletasuna sustatu nahi da. Informazio gehiago

Material motak:

Kutxak:

Liburuz betetako maleta gurpildunak prestatu ditugu Nafarroako ikastetxeei maileguan uzteko. Kutxa bakoitza 30-40 liburu inguruz osatuta dago. Kalitate literario handiena duten liburuak aukeratzen ditugu eta, maiz berritzen dira, argitalpen berriak sartuz. Irakurketa bultzatzeko etapa guztietarako liburuak dira, 0-3 urtetik DBHraino.

A eredua:

D eredua:

Gehigarriak:

Liburu ibiltarien kutxak maileguan hartzeko...

EIBZrekin harremanetan jarri, telefonoz edo posta elektronikoz, eta aukeratutako kutxaren erreserba egin. Mailegu zerbitzua doakoa da, eta EIBZn bertan jasoko da aukeratutako kutxa. Epea bukatutakoan, hartutako kutxa bueltatu egin behar da eta, nahi izanez gero, beste kutxa bat eska daiteke. Libururen bat galdu edo hondatuko balitz, ikastetxeak ale berri bat jarri beharko luke.

Maileguaren iraupena: hilabete bat

Kontaktua eta helbidea:
Amaia Irazusta
EIBZ
Zubiarte, 13
31620 Uharte
Tel. 948 361093
eibz.liburutegia@educacion.navarra.es

_______________________________

EIBZ