hasiera >>> jolasak

DENDA

Adina:
3-5 urte
   
Materiala:
Mahaiak, janariak eta hutsik dauden ontziak
   
Kokapena:
Gelan txoko batean
   

Deskribapena:

Gelan mahaiak ongi jarri ondoren dendari bat aukeratuko dugu. Besteak erosleak izango dira. Esan beharreko gidoia hau izango da:

- Egun on! Zer nahi duzu?
- Sagarra nahi dut.
- Berdea ala gorria?
- Gorria nahi dut, mesedez.
- Tori!
- Eskerrik asko! Agur!"

   
Oharra:

5 urtekoekin dirua erabil daiteke eta “Zenbat da?” egitura gehitu dezakegu. Txikiekin testua erraztu daiteke.

- Egun on! Zer nahi?
- Sagarra
- Tori!
- Agur!"

 
 

______________________________

EIBZ