hasiera >>> jolasak

ARROPA BILDU

Adina:
3 – 5 urte
   
Materiala:
Iragarkietako jantziak, kartulina handiak, kaxa batzuk ebakigarriak gordetzeko, guraizeak eta kola
   
Kokapena:
Gelan
   

Deskribapena:

Irakasleak talde txikiak egingo ditu. Batzuek galtzak bildu behar dituzte, besteek kamisetak, besteek berokiak eta zirak, eta azkenek oinetakoak. Irakasleak materiala banatuko du; talde bakoitzari kaxa bat emango dio moztutako jantziak gordetzeko. Dena moztuta dutenean, muralak egingo dituzte. Agindua hauxe izango da: “Hartu prakak eta itsatsi kartulina berdean”. Ikasleek ere arauak esan ditzakete.
   
Oharra:
Ekintza hau zaildu ahal dugu, galtza motzak eta luzeak, kamiseta marradunak eta loredunak bereiziz.
 
 

______________________________

EIBZ