hasiera >>> kantak

Auzoko dendariak

Erreferentzia:
Urtxintxa 4 urte, 2.CDa, 5. abestia
Kanta:
Auzoko kaleetatik
dendaz denda nabil,
zer erosi behar dudan
amak idatzi dit.

Ogia okindegian,
azokan sagarrak,
xerrak harategian, eta botikan tiritak.

Legatza arrandegian,
jantzi-dendan galtzak,
loreak loradendan,
liburu-dendan arkatzak.

Kanta hau bukatzean,
oharra irakurri,
dendara joan lasterka
eta ongi erosi.

Proposamena:

Haur bakoitzak denda bat aukeratuko du eta dendariaren rola antzeztuko du. Gainerako haurrak, banaka, dendaz denda pasatzen joango dira abestia abesten duten bitartean.

______________________________

EIBZ