hasiera >>> kantak

Zer saltzen duzue?

Erreferentzia:
Plisti (Ibaizabal), 20. kanta
Kanta:
Zer saltzen duzue dendatxo horretan?
Gozokiak, jostailuak bai merke benetan.
Gozokiak, jostailuak bai merke benetan.

Zer saltzen duzue dendatxo horretan?
Gozokiak, jostailuak bai merke benetan.
Gozokiak, jostailuak bai merke benetan.

Moldaketa:

Gozoki edo jostailuak esan beharrean, beste gauza batzuk aipatzea, beraientzako gustukoak edota hurbilak izan daitezkeenak, hala nola: baloiak eta puzzleak, sagarrak eta udareak, liburuak eta margoak…
Beste aukera bat izan daiteke, “… bai merke benetan” esan beharrean “… garesti benetan” aipatzea.

Proposamena:

Bi taldetxo edo gehiago egitea, batzuk bezeroak (Zer saltzen duzue...?) eta besteak dendariak (Baloiak eta puzzleak garesti benetan…) izango dira. Taldeek elkarri galdetu edota erantzungo diote kanta keinuen bitartez antzeztuz, dendari eta bezeroaren arteko elkarrizketa hori interpretatuz.

______________________________

EIBZ