hasiera >>> kantak

Koloreak ikasten

Erreferentzia:
Urtxintxa 5 urte, 1. CDa, 27. kanta
Kanta:
Koloreak ikasten, koloreak ikasten,
koloreak ikasten ari gara. (bis)

Gu gara gorriak,
gorriak gara gu,
odola bezala,
gorriak gara gu.

Gu gara berdeak,
berdeak gara gu,
belarra bezala,
berdeak gara gu.

Gu gara horiak,
horiak gara gu,
eguzkia bezala,
horiak gara gu.

Gu gara urdinak,
urdinak gara gu,
zerua bezala,
urdinak gara gu.

Gu gara txuriak,
txuriak gara gu,
elurra bezala,
txuriak gara gu.

Proposamena:

Gela bost taldetan banatuko dugu eta talde bakoitzari kolorearekin bat datorren irudia emango diogu: odola, belarra, eguzkia, zerua eta elurra. Ikasleak korroan nahasturik egongo dira eta kantak taldearen kolorea aipatzen duenean, erdira aterako dira eta beste korro txiki bat osatuko dute.

______________________________

EIBZ