hasiera >>> kantak

Nire sentimenduak

Erreferentzia:
Urtxintxa 5 urte, 2. CDa, 32. kanta
Kanta:
Ate beltza itxi diot beldurrari,
ate txuria itxi diot pozari,
baina penatxo bat sartu zait leihotik.
Negarrez hasi naiz orduan,
eta amari heldu diot lepotik.
“ Ez negarrik egin”,
esan dit amatxok.
“Orain urruti dago,
baina etxera etortzen denean,
ipuin polit bat
kontatuko dizu aitatxok”.

Proposamena:

Beldurra, poza, negarra eta tristura lantzeko istorioa. Entzun ondoren, haurrei beldurra eta poza kontzeptuak azalduko dizkiegu eta poto batean pozak eta bestean beldurrak sartuko ditugu. Beldurrezko potoa, noski, itxita izango dugu.

______________________________

EIBZ