hasiera >>> kantak

Tope, tope, tomatxa!

Erreferentzia:
Kili eta Kolo (Ibaizabal), 5. kanta
Kanta:
Tope, tope Tomatxa,
hau da eskuen martxa.
Tope, tope Tomatxa,
basotik doa bildotsa.

Goian dago eguzkia,
errekan zubia.
Kirrikika doa gurdia,
Ssspum! Suziria. (bis)

Moldaketa:

Leloa gehiago errepikatuko genuke: hau da hanken martxa, hau da besoen martxa… edozein gorputz atalekin abes dezakegu.

Proposamena:

Aulkian eserita mahaiaren aurrean, Tope, tope, tomatxa esaldia abestean, ukabilez mahaia joko dugu kantaren erritmoan.

______________________________

EIBZ