eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta

Egunkariari buruzko erreferentziak

Orrialdea Egunkariari buruzko erreferentziak
12
Eta bakardadea uxatzeko eta denbora arinago igarotzeko hasi naiz, bada, egunkari hau letraz eta marrazkiz zirriborratzen;...
23
Oso sentsazio kontrajarriak ditut. Atzo bertan idatzi nuen herrixka hauek bonbardatuak eta bertan behera utziak diruditela, eta egia da, baina gaur goizean erantsi beharra daukat, hala ere, enaren habien antzekoak ere badirela...
23
Atzo ere idatzi nuen bakardade gorria orkatileko mina baino handiagoa zitzaidala, eta egia da, bakardadea haginetako mina bezain zorrotza zait...
28
Eta egunkarietan egia berdaderoa jaso behar bada, esan beharra daukat atzo, une hartantxe eta ez gauean, erabaki nuela nire gogoetak idatzi eta marrazkiz apaintzea, hemengo egonaldia nola edo hala eramangarriago egitearren.
35
Nik orduan barre egin nion, baina orain, beste zereginik ez dudanez, Aliren istorioa idazteari ekingo diot (amak ezin du imajinatu ere egin idaztea orain zein beharrezkoa zaidan...)
41
Gaur ez nago haserre lo egin ezinik edo txizalarriak nagoelako. Ez, gaur batez ere harriturik nago, zeren, lo seko nengoela, Said gelara etorri eta honela esnatu bainau.
56
Hala ere, hitzorduaren aurretik, gertakari harrigarri baten lekukoa izan naiz eta orain ahalik eta ongien saiatuko naiz ikusi berri dudana jasotzen.
61
Une batez, bera ezinean ikusi dudan batean, nik ere egunkari hau idazteari utzi eta kantu honek zer esan nahi duen galdegin diot.
66
Une honetan Naima te bat eskaintzera etorriko balitzait, ixua baino errazago izua aterako litzaidake, beldurrak airean bainago, lo egin ezinik eta, erotuko ez banaiz, zerbait idatzi beharrean.
67
Eta idatzi beharra daukat orain arte etxean oso zarata susmagarrriak entzun ditudala eta neure burua nola edo hala konbentzitzen saiatu...
76
Tira, berak zioenez ez da ipuina, berak behin batez egindako ametsa baizik (...). Batera nahiz bestera izan, hona hemen kontatu zidana eta zuhaitz emakumearen eszena nolabait argitzen duena.
83
Hala ere, dena esan behar bada (eta egunkarietan hala egiten omen da), Abdelkrimi esango nioke...
85
Eta berriro ere sosegatu ezinik egon naizenez, koadernoa hartzeko gogoa sentitu dut (...). Eta nire bihotzeko sutea askatzearren, gutxienez eztenkatzen nauten galderak botatzearren, berriro ere idazteari ekin behar izan diot...
89
Aurreko batean idatzi nuen preso sentitzen nintzela ez hormarik ez hesirik ez duen goiko terraza horretan. Gaur ez nuke halakorik esango, baina, hala ere, hemendik Asnira joatea oso proposamen kilikagarria zait, izan ere, pixka bat ibiltzeko beharra sentitzen baitut.
97
Pozten naiz egunkaria Asniko azoka honetara ekarri izanaz. Beti aldean eramaten dut eta, basamortuko bidaiari galduari urak nola, halakoxe laguntza eskaintzen dit niri. Orain, esate baterako, Omarrek eta Hassanek bakarrik utzi nauten honetan, taberna bateko kanpoaldean nago eta sendo ari naiz idazten kili-kolo dabilen mahai honetan.
99
Baina idazteari utzi beharrean nago: gizon ezezagun bat keinuka hurbiltzen ari zait.
104
Orain berriro ere terrazan nago, egunkari honen azken orrialdeak zirriborratzen. Eta gaur ere atsegin handiz jasoko nuke Abdelkrim irakaslearekin izandako solasaldia...
104
Egunkari hau errealitate gordinetik babesten nauen bionboa da, nire errealitatea sortzeko balio didana.
105
Azken lerro hauek idazten ari naizela, bat-batean sentsazio bat jabetu da nitaz, eta hotzikara baten gisa zeharkatu nau oinetatik bururaino: azken egunotan aldatu egin naizela sentitzen dut. Orkatilarena gutxienekoa zait. Sendatu zait eta kitto. Kontua da egunkari honen hasiera aldean zapatilak kontrako oinetan jantziak banitu bezala sentitzen nintzela eta orain, ordea, irudipena dut moldatzen eta laketzen hasia naizela.
111
Gurasoak itzuli direnetik, hauxe da idazteko hartu ahal izan dudan lehen tartea. Eta laburra izango dela susmatzen dudanez, kasik telegrafikoki jardun beharko dut.
112
Nik, ordea, Marrakexera eramango gaituen taxia ordu erdi barru etorriko omen denez, egunkari hau bionbotzat hartu eta nahiago izan dut atzoko kafetegiaren kanpoaldean geratu.
115
Haren (Abdelkrim) hitzek orain zentzu sakonagoa hartzen zutela iruditu zait, eta irrikaz nago nire egunkari honetan jaso ditudan haren iritziak berriro irakutzeko.
115
Bestalde, orain ulertzen dut zergatik ez zen atzo ni ikustera itzuli, orain ulertzen dut zergatik mintzatu zen hain sumindurik jauregiaz galdegin niolarik, orain ulertzen dut zergatik ez nauen agurtu... Baina orain dena agudo demonio idatzi eta, batez ere, zer nolako lasaitua hartu dudan adierazi beharrean nago.
121
Marrazkia egin dudan modu bertsuan ari naiz lerro hauek ere idazten, hau da, tximistaren pare. Gurasoak afaltzera jaitsiak dira eta nik, azken gertakariak jasotze aldera, gutun bat amaitu nahi dudala esan diet. Baina, amaitu, amaitu, gure bidaia da amaitzeko zorian dagoena.

 

atzera