eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta

aipaturiko liburuen erreferentziak

Eskua bete izar
 
www.elkarlanean.com
  eskua bete izar

Egilea: SCHAMI, RAFIK

Itzultzailea: MENDIGUREN BEREZIARTU, XABIER

BIBLIOGRAFIA · BIOGRAFIA · LIBURUAREN PASARTEA
ISBN: 84-7917-213-4
Orrialdeak: 208
Neurriak: 12,5x20 cm

 
Damasko, Siriako hiriburua, mende honen erditsuan: erlijio, etnia eta hizkuntzen bidegurutzea, bizitasunez borborka dagoen herria deskubritu nahi duenarentzat: hamalau urteko mutil bat egunkari bat hasten da idazten eta halaxe egiten du hiru urte eta erdiz. Honen eskutik ezagutuko ditugu osaba Salimen ipuin zaharrak, lagunen istorio berriak, Nadiarekiko maitasuna, feriako tratulariak… Kontalaria haziz doa pixkanaka, eta bere egunkariak sakontasuna irabazten du, bere bizitzak bezala: kazetari izan nahi du, ez aita bezala okina.
     
Gauerdiko teila
 
andima.armiarma.com
 

Nazio kirolaz

Hiraka

(...) "Gauerdiko Teila" -koek, egoera larri hau konpontzeko, zerbait egin dutela badakit, baina beren lanaren berri ez zaio oraindik populuari ailegatu. Ez bide du inork sinesten (nik ere ez, ez pentsa) ongi egindako izkepot bat eskaladako mila metroren baliokide denik: nazio kirolariak behingoz jabe bitez.

Jaiotzetik mutikoak eta neskatilak elkarrengandik aldendurik ibiltzen dira, salbuespenak salbuespen: mutikoak neskatxoei gonak altxatzen edo txirikordetatik tiratzen ari zaizkienean, kasu. Ulergarria, bada, —justifikagarria ez, baina— deitu "neskazaro"an jazotzen dena: artxo guztiak morroskanatara, ehiztaria bere ehizara bezala. Gogorrena, ene ustean, ez da zeregin-banaketa historiaurreko honek irautea (gizonak aktibo izan behar du, emakumeak, berriz, geldo), baizik eta mundu guztiak —bai ehizatzen dutenek eta bai ehizatuak direnek (?)— bere baitan baimendu egin dezala. (...)

     
Mila gau eta bat gehiago
(Patxi Zubizarretaren bertsioa)
 
http://www.erein.com/liburuak/libMilagau.htm
  mila gau eta bat gehiago

Orr: 232
Urtea: 2002
Marrazkilaria: Alvaro García Lema
Saila: Gure Klasikoak
ISBN: 84-9746-071-5
Salneurria: 17,50 €

  Noizbait bakarren batek denak irakurriko balitu, hil egingo litzateke. Hala ohartarazten du liburu honek ezkutatzen duen mehatxuak. Xerazade ere, istorio hauen guztien narratzailea, hiltzeko arriskuan egon zen liburuaren kontaketak iraun zuen bitarte guztian, eta soil-soilik ipuinen bitartez lortu zuen bere bizitza salbatzea. Xariar erregearen jakingosea pizteko, gau batez ipuin miresgarri bat kontatzeari ekingo zion, beste batez bidaia kilikagarri bati, fabulak ere kontatuko zizkion. Istorio horiek gauero kontatu, eta gertakariak erakargarrien zeudenean, orduantxe egingo zuen etena, biharamunean jarraitzeko eta, hartara, bizia beste egun batez salbatzeko. Ipuinak biziaren truke.
 
http://eu.wikipedia.org/
  mila gau Mila gau eta bat gehiago Ekialde Ertaineko ipuin arabiar sorta bat da, istorio baten barnean istorio asko biltzen dituena. Hazâr Afsâna (mila kondairak pertsieraz) izeneko liburu bat dago muinean. Antza denez, Abu abd-Allah Muhammed el-Gahshigar ipuin kontalariak bildu eta itzuli zituen arabierara istorio hauek IX. mendean. Sherezaderi buruzko istorioa XIV. mendean gehitu omen zen. Lehen argitalpen arabiar modernoa 1835ean izan zen Kairon, idazki egiptoarretan oinarrituz.

Zirrara handia sortu zuen mendebaldean XIX. mendean. Garai hartan metropoliek espedizioak eta kultura exotikoei eta geografiari buruzko ikerketak bultzatzen zituzten. Benetan 1704an itzuli zen lehen aldiz ''Mila gau eta bat gehiago'', baina urte horretan argitaratutako frantsesezko bertsioa moldaketa bat zen, Antoine Galland-ek egina, liburuan ugari diren adulteriorik eta gertaera odoltsurik gabea. Richard Francis Burton diplomatiko, militar, esploratzaile eta afrikar kulturan adituak egindako itzulpenak arrakasta handia izan zuen.

Hiru kontakizun multzo ditu, India, Pertsia eta Egipto alegiazko ikuspuntu distortsionatu batetik islatzen dituztenak. 800 urte aldera, ahoz aho transmititutako ipuinak ziklotan antolatu ziren. Historia gehienak Pertsia (gaur egungo Iran), Irak, Afganistan, Tajikistan eta Uzbekistango tradiziotik jasoak direla uste da, gerora konpilatu eta beste egile batzuen istorioekin elkartuz.

Sarritan liburua haur eta gazteentzako moldatu da mendebaldean. Orohar, bere hedapenerako abentura eta fantasia nagusi diren kontakizunak aukeratzen dira. Bestalde, mendebaldeko idazle askok, liburuaren egiturak liluraturik, kateatutako narrazio egitura imitatu zuten. Adibidez, Robert Louis Stevenson ingelesak ''The new Arabian Nights'' (1882) argitaratu zuen, Londresen kokatutako istorio arraroen bilduma bat.