eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta

IRAKURRI BAINO LEHEN

“Atlas sentimentala”... hitz hauek irakurri ondoren, hamar segundoz eduki itzazu buruan.

mafaldatxu
mafaldatxu

Orain saia zaitez hurrengo galdera hauei erantzuten:

Zer iradokitzen dizute bi hitz hauek? Zer esan nahi dute? Zeri buruz ariko da? Zer espero duzu? Eta zure ondoan dagoen ikaskideak zer espero du?

Amodiozko istorioren bat izanen da? Munduari buelta emanen dio protagonistak? Ezetz asmatu!

Liburuaren azalak eta kontra-azalak zer iradokitzen dizute?

liburuaren sarrrera

Goiko koadrotxoa irakurri ondoren, zer diozu? Non kokatuko da istorioa? Zer gertatuko da? Protagonista nongoa izan daiteke?
Idazleak zertarako idatzi du aipu hori? Zer iradokitzen dizu?

mapatxoa

Goiko koadrotxoa irakurri ondoren, zer diozu? Non kokatuko da istorioa? Zer gertatuko da? Protagonista nongoa izan daiteke?
Idazleak zertarako idatzi du aipu hori? Zer iradokitzen dizu?

Eta krokis edo irudi honen helburua, zein da? Zer edo zer esan nahi du? Zer? Istorio honen protagonistak zein izanen dira? Nora joan dira? Zertara? Noiz? Nortzuk? Nola? Nondik? Talde txikian galdera hauei erantzuna ematen saia zaitezte.

 

Aurreko aipuan Maroko, berbereak, Afrika hitzak ageri dira. Zer dakizu horiei buruz? Afrikan non kokatzen da Maroko? Iparraldean, hegoaldean...? Zenbat biztanle ditu? Zein dira bertan hitz egiten diren hizkuntzak?

Internetera jo eta informazioa bilatu, baita argazki batzuk ere, klaseko paretetan jartzeko. Ondoren, ikaskideekin informazioa partekatu eta komentatuko duzu.

aurrera