eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta
LAN-EGUNKARIA
MARTXOAK 28

a. ariketa

Esapide berri asko ikasten ari zara, aski ongi nabari da! Oraingoan ongi idatzi beharko dituzu beheko hitzak:

buleta bapatean
buleta_____________________________
buleta dendena
buleta_____________________________
buleta petopetoa
buleta_____________________________
buleta soilsoilik
buleta_____________________________
buleta horea
buleta_____________________________
buleta hontsia
buleta_____________________________
buleta aberatsago
buleta_____________________________
buleta nahasmahas
buleta_____________________________
buleta tartar-tar hasi
buleta_____________________________
buleta suzurlatu
buleta_____________________________

b. ariketa

Oraingoan bi pasarte konparatuko ditugu: alde batetik, liburuaren 83. or. eta beste aldetik, idazle beraren Gutun harrigarri bat liburuaren pasartea.

-Kaixo: Reda naiz eta Imlil herritik idazten dizut. Beharbada zu ez zara nitaz gogoratuko, baina nik zu oso gogoan zaitut.

“Orain dela hiru urte ezagutu zintudan. Agian oraindik gordeta izango duzu orduan atera zenidan argazkia, beno, niri eta nire lagunei: Omar, Mustafa eta Yacubi.

Imlilera zu beste lagun batzuekin etorri zinen. Guretzat turistak gauza handia zineten, baina Imlil Marrakexetik urrun samar dago, eta lehen bezala orain ere turista gutxi etortzen da. Horregatik, etortzen zineten bakoitzean, gu korrika joaten ginen, eta aurrena iristen zenak aukera gehiago izaten zuen txanponen bat edo beste zerbait lortzeko.

Behin, adibidez, turista frantses batek Mustafari globo bat eman zion. Ikusi genuen lehendabiziko globoa izan zen, baina egun berean lehertu zitzaigun.

Eta zuek iritsi zinetenean ere, guk korrika batean jo genuen zuengana. Nik zuri begiratu nizun eta, gogoratzen al duzu zer eskatu nizun?

-Un stylo, mademoiselle, un stylo! – hau da, “Boligrafo bat, andereño, boligrafo bat”, eta bien bitartean txamarratik tira egiten nizun.

Beste mutikoek dirua eskatzen zizueten, edo goxokiak, baina nik boligrafoa nahiago. Eta eskari hori egin nizuenean, zuk, horren truke musu bat emateko eskatu zenidan, baina ni lotsatu egin nintzen, batez ere nirekin Omar, Mustafa eta Yacub zeudelako. [...]

Orduan esan nizun musu bat ezetz, baina horren ordez egunen batean, ipuin bat idatzi eta bidaliko nizula, artean ez bainekien ongi idazten. Eta zurekin zegoen mutil batek papertxo bat eman zizun, zure helbidea bertan idazteko. Eta behin hori eginda, helbidea eta boligrafo polit bat eman zenizkidan, eta nik orain horrekin idatziko dizut zor dizudan ipuina.

Gutun harrigarri bat

 

 

c. ariketa

Entretenitzeko marokoarrek igarkizunak esatea gustuko dute. Igarkizunen bat pentsatu eta ikaskideari kontatu. (Igarkizunak 89., 90. eta 91. or.)

 

aurrera

 

irakurtzen duzun bitartean...