eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta
LAN-EGUNKARIA
MARTXOAK 31

a. ariketa


Behean dituzuen bi pasarteetatik bat aukeratuko duzue, zaldiarena edo ozpina eta eztiarena. Ondoren, eta irakaslearen laguntzarekin, pasarte horren xehetasunak edo klabeak bilatzen saiatuko zarete, hau da, pasarte hori interpretatu behar duzue, hitz horien atzean zer dagoen asmatu. Ez da lan makala! Animo!


Zaldiarena

Zaldi lasterketa batean ufaka ezinean doan asto baten antzera sentitzen zara –amaitu zuen psikologoak-. Normala da, baina orain lasterketa utzi beharra daukazu; orain atseden hartzea komeni zaizu, atseden hartzea eta ikasleak puska baterako ahanztea...
Edozein modutan, zaldi lasterketa bat irabazi duen astoa sentitzen nintzela, topatu nuen lehengo kafetegian sartu nintzen.

Zaldi lasterketaren helmugara irabazle ustetan heldu, baina irteeratik bertatik hura baliogabetua izan dela jakin berri duen astoaren antzera sentitzen naiz.


Ozpina eta eztiarena

Eta topaketa haren ozpina egun hartan bertan are gehiago ozpindu zitzaidan. Lagunekin arratsaldean berriro elkartu nintzenean, hasieran denok ere asko burumakur eta gorputzaldi kaxkarrarekin egon ginen.
Batzuetan, neure bihotza Eunateko monasterioaren antzekoa dela iruditzen zait, eta ehun ate horietan jendea, sentimenduak, ametsak... ordenik gabeko sartu-irtenean dabiltzala, eta poza nahigabearekin nahasten zaidala, eta ozpina eztiarekin, eta Uxue oraindik atetik irten gabe dagoela, jadanik Naima sartu zaidala, eta...
Aireratu ondoren, hegazkinaren leihatilatik Marrakex ikusi ahal izan dut, Hiri Gorria. Hala ere, horri baino gehiago, urrunean agertu zaigun gaztanbera, ezti eta intxaurrezko paisajeari begiratu diot.

 

Marrakech hiriko plaza nagusiko argazki honetan kontraste handiak ikusten dira. Kontrasteak dira, hain zuzen ere, bertako ezaugarri nagusia. Binaka jarri eta zerrendatu argazki honetan ikusten dituzun kontrasteak. Ondoren, argazkian oinarriturik, bikotearekin istorio bat asmatuko duzu.

kontrasteak marraketxen


b. ariketa

Joan aurretik postal bat bidaliko diezu Martinen aitona-amonei?

postaleko irudia

 

irakurtzen duzun bitartean...