eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta

BUKAERAN...

arkatza Honezkero egunkariari buruzko aipamen asko izanen dituzu, ezta? Oraingoan komunean jarriko dituzue eta denon artean beheko galderak erantzun ahalko dituzue.

Zer da egunkari bat?

Irakurri duzun liburua egunkari bat da?

Nola dakizu?

 

“Egia berdaderoa” egunkarietan esan behar dela dio protagonistak... zure ustez, liburuan egin dituen aipamenak egiazkoak dira? Eskua bete izar liburua existitzen al da? Gauerdiko teila aldizkaria? Barañaingo bidaia-agentzia? Aitzina taberna?

Interneten sartu eta kuxkuxeatu, egia den ikusteko.

Eguneroko edo egunkari asko egon daitezke:

• Intimoa, pertsonala
• Bidaia-egunkaria
• Naturalistaren egunkaria
• Amodiozko egunkaria
• Irakurlearen egunkaria

Pentsatu zein nahiago duzun eta eguneroko bat idatzi.


arkatza Liburua bere osotasunean ongi ulertzeko hurrengo ariketa hau proposatzen dizugu:

A Pasarteak eta marrazkiak lotzea
B Liburuaren aipuak ordenatzea
C Informazio horrekin guztiarekin hamar lerrotan liburuan kontatzen dena idaztea.
 

arkatza Zuen familiakoren bat edo lagunen bat Marokon izan da? Beste lurralderen bat ezagutzen al dute? Bidaia kontatzea eskatu eta bertatik ekarri duten gauzaren bat eraman klasera. Denon artean hainbat lekutako ohiturak konparatuko ditugu eta klasean erakusketatxo bat prestatuko duzue.