eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta

Irakurri baino lehen...


Ikasleak hipotesi-galderen bidez motibatzen saiatuko gara, irakurtzeko grina sortuz.

Zuendako eta zuen lana arintzeko eta errazteko, Marokori buruzko informazio interesgarria eskaintzen dizuegu.

arkatza Marokori buruzko informazioa Interneten:

 

http://www.jalgi.com/atlasa/maroko.html

maroko


Mugak: I-an Mediterranioa eta Atlantiar Ozeanoa; M-an Atlantiar Ozeanoa; H-an Mendebaldeko Sahara eta Mauritania; E-an Aljeria.

Izen ofiziala: Marokoko Erresuma.

Jentilizioa: marokoar.

Populazioa: 26.980.000 (1995).

Azalera (km2): 458.730.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 58,8.

Hiriburua: Rabat (rabatar).

Hizkuntzak: arabiera (ofiziala) eta berberea.

Erlijio ofiziala: islama.

Erlijioak: % 98,7 musulman (gehienbat sunni), % 1,1 kristau.

Moneta: dirham marokoarra (1$=8,45 dirham; 1995-X-6). 

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 70 arabiar, % 30 berbere.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 48,4 hiritar, % 51,6 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 21,9 (1995).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 3,7 (1995).

Heriotza-tasa (milako): 6 (1995).

Haurren heriotza-tasa (milako): 68 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 67 urte (1995).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 71 urte (1995).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 36,1; 15-29 bitartean % 29,8; 30-44 bitartean % 18,9; 45-59 bitartean % 9; 60-74 bitartean % 5; 74tik gora % 1,2.

Analfabetismo-maila (%): 50,5 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Casablanca: 2.943.000 (1993); Rabat: 1.220.000 (1993); Fez: 564.000 (1993).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: monarkia konstituzionala, ganbara legegile bakarrekoa (333 kide).

Estatuburua eta Gobernuburua: monarka.

Banaketa administratiboa: 36 probintzia eta 8 prefektura.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 27.645.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 1.030 $ (1993).

Kanpo-zorra: 20.310.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 7.487.995.000 $ (1994).

Esportazioak: 4.169.309.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: ekipo-ondasunak % 27,6; janari-edariak eta tabakoa % 14,5; kontsumo-ondasunak % 10,9; olio gordina % 10,8.

Esportatutako produktu nagusiak: kontsumo-ondasunak % 28,8; janaria % 26,1; mineralak % 10,2.

Baliabide nagusiak: Garia: 3,9 milioi tona; Zitrikoak: 1.435.000 tona; Ardoa: 380.000 hl.; Azukrea: 610.000 tona; Ardi-azienda: 17,5 milioi buru; Arrainak: 560.000 tona; Fosfatoak: 24,8 milioi tona; Beruna: 72.000 tona; Ikatza: 774.000 tona; Elektrizitatea: 7.100 milioi kWh; Turismoa: 1,6 milioi bisitari.

 

 

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

(Al-Mamlakah al-Magribijah). Afrikako IM-ko estatua. Mugak: I-an Mediterraneoa eta Ozeano Atlantikoa; M-an Ozeano Atlantikoa; H-an Mendebaldeko Sahara eta Mauritania; E-an Aljeria.

Geografia. Era askotako erliebe eta paisajeak ditu; oro har, lurralde menditsua da eta batez beste 800 m-ko altitudea du. Atlas mendikateak bitan banatzen du estatua: barnealdea eta eskualde atlantikoa. I-an, Mediterraneoaren kostalde malkartsuaren parean, Rif mendizerra dago; hegoaldea Sahararen hasiera da. Nekazaritza intentsiboa (zerealak, mahastiak eta zitrikoak). Arrantzak gero eta garrantzi handiagoa du. Esportazioen oinarri nagusia fosfatoak dira (munduko fosfato-ekoizle handienetakoa da). Transformazio-industria gutxi garatua eta langabezia handia da. Turismoaren eta emigranteen ekarriak ez dira aski merkataritza-balantzaren defizita gainditzeko.

Historia. K.a. IX-VIII. m.: feniziarrek merkataritza-guneak ezarri zituzten kostaldean. VI. m.an Kartagok kontrolpean hartu zituen. K.a. 146: Kartago suntsitua izan zen, baina beraren eragina nabaria zen Mauritaniako erresuman. K.o. 40: Erromak Mauritania anexionatu eta bi prob.tan zatitu zuen: E-an Zesariana eta M-an Tingitana. 435-42: bi prob.ok bandaloek okupatu zituzten. 534: Justinianok hartu zituen. 700-710: arabiarrek lurraldea konkistatu eta bertako judu, kristau eta animistei islama ezarri zieten. 739: Mendebaldeko Magreb mundu politiko arabiarretik banatu egin zen, baina arabiarren kultura eta erlijioarekin hautsi gabe. 789-985 bitartean idristarren dinastiak gobernatu zuen. 1061-1147: almoravideek Al-Andalus eta Magreb bateratu eta inperio zabala eratu zuten. 1147-1269: almohadeen gobernupean, zibilizazio arabiar-andaluza garatu zen. 1269-1465: marindarrek agindu zuten, baina erresuma kristauek lur ugari irabazi zieten Iberiar penintsulan. 1415: portugesek Ceuta konkistatu zuten. XIV. m.aren erdialdean, saditarrak iritsi ziren Arabiatik. Marokoko H-an nagusitu ziren (1510-23), portugesei Agadir kendu (1541) eta Maroko osoa bereganatu zuten ondoan. 1554-1659 bitartean gobernatu zuten; inperioa zabaldu eta 1591n Tonbuktu konkistatu zuten. 1666: Mulai ar-Rasid-ek buruzagi alauitarrak dinastiari hasiera eman zion (gaur egun arte iraun duena). 1873-1912: Hasan I.aren, Abd al-Aziz eta Mulai Hafiz-en erregealdietan, eta potentzia handien arteko lehiari esker, Marokok independentzia mantendu ahal izan zuen. 1906-12: Algecirasko hitzarmenen ondoren, Frantziak Marokoren zatirik handiena hartu zuen eta 1912: Fez-eko itunak protektoratu frantsesa ezarri zuen. Espainiak Rif eta Ifniko eskualdeak bereganatu zituen. 1912-25: Europatik iritsitako inmigranteek lurrak eskuratu zituzten. Armada europarrek gogor zapaldu zituzten bertakoen altxamenduak. Frantziak protektoratua desegin eta zuzenean gobernatu zuen metropolitik. Pixkanaka, mugimendu nazionalistak antolatu ziren. Bigarren Mundu-Gerra garaian, alderdi marokoarrek eta Muhammad V.a ibn Jusuf sultanak independentzia eskatu zuten. Gobernu frantsesak ez zuen amore eman, baina mugimendu nazionalista indartu eta zabaldu egin zen. 1956: Frantziak eta Espainiak Marokoren independentzia onartu zuten. Hurrengo urtean Maroko erresuma bilakatu zen.

1961: Hassan II.a erregetu zen eta 1962an konstituzioa onartu zen erreferendumez. 1975-79: Marokok, Martxa Berdearen ondoren, Sahara Espainolaren (Mendebaldeko Sahararen) iparraldea eskuratu zuen eta hegoaldea 1979an, Mauritania erretiratu zenean handik. Orduan, Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren artean gerra hasi zen Mendebaldeko Saharan. 1992: Hassanek erreferenduma antolatu zuen konstituzioaren aldaketa onartzeko. 1993: hauteskundeak egin ziren; alderdi ofizialistek porrot egin zuten ezkerreko alderdien koalizioaren aurrean baina, hauteskunde-sistema berezia dela eta, oposizioak ez zuen gehiengoa lortu parlamentuan eta dimititu egin zuen. 1997: Ordezkarien Ganbarako hauteskundeak ezkerreko blokeak irabazi zituen. Goi Ganbarako hauteskundeetan, eskuinekoek irabazi zituzten berriro eta ez zen aldaketa politikorik izango estatuko buruzagitzan.

essaouira

 

arkatza Berbereei buruzko informazio Interneten

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

1. iz. eta izond. Afrikako iparraldeko etnia ugarieneko eta zaharreneko kidea; etnia horri dagokiona. 2. iz. HIZKL. Familia kamitosemitikoko hizkuntz multzoa, berbereek hitz egiten dutena.

HIST. Berberea jatorri ezezaguneko herria da eta historiaurrean finkatu ziren Afrikako iparraldean. Tribu independente askoz osatuta dago eta une jakin batean atzerritarren aurka bat egiteko gai izan ziren arren, historian zehar ez dute estatu zentralizatu eta iraunkorrik osatu, Numidiako Masinisa eta Jugurta erregeen agintaldietan eta Mauritaniako Juba II.arenean ezik. Feniziarrak eta grekoak Afrikako kostaldeko lurraldeetan finkatu ziren eta koloniak sortu zituzten. Erromatarrek Kartago hartu zutenean berbereak aurre egiten saiatu ziren, baina ezin izan zituzten kolonietatik egotzi. Lurraldea erromatarren probintzia edo protektoratu bilakatu zen, baina inperiokoak lautadetan finkatu ziren arren, ezin izan zituzten gainerako herriak menperatu. III. eta IV. mendeetatik aurrera berbere-talde batzuk kristautu egin ziren eta latina onartu egin zuten. Erromatar inperioaren azken urteetan (IV. m.) berbereen altxamentuek indar berezia hartu zuten. 426. urtetik aurrera bandaloak kostaldean finkatu ziren, baina hauek ere ezin izan zuten lurralde osoa konkistatu. Ekialdeko Inperio erromatarraren garaian berbereak indartu egin ziren eta bizantziarrek ez zuten herri bakar batzuk kontrolatzea besterik lortu. VII. mendearen hasieran arabiarrek egindako erasoari aurre egitea lortu zuten, baina mendearen amaierarako musulmanak nagusitu egin ziren kostaldean. Hasiera batean islamismoa onartu eta arabiar armadan sartu baziren ere, berehala beren kultura eta Ipar Afrikako agintea berreskuratzen saiatu ziren. XI. mendetik XIII. mendera bitartean bi dinastia berbere nagusitu ziren: almoravideak eta almohadeak eta, bata bestearen atzetik, eragin handiko estatu independenteak sortu zituzten. XV. mendean arabiarrek berbereak erabat menperatu zituzten. Gaur egun Ipar Afrikan sakabanaturik bizi dira: iparraldeko lautadetako berbereak sedentarioak dira eta basamortukoak nomadak. Bere baitan 30 talde inguru biltzen dituzte, kabiliarrak eta tuareg-ak barne.

HIZKL. Afrikako iparraldean hitz egiten diren hizkuntzen artean zaharrena da. Egiptoko basamortuko mendebaldearen eta Ozeano Atlantikoaren artean 6 milioi hiztun baino gehiago daude. Dialekto askotan banatuta dago, 4.000 edo 5.000 hizkera desberdindu direlarik fonetika mailako aldaeretan oinarriturik. Ez da inoiz estatu-hizkuntza ofiziala izan eta gaur egun arabieraren eraginez atzerantz ari da egiten. Zenbait hizkuntzarekin ahaidetasun-erlazioak bilatu nahi izan zaizkio (libierarekin eta guantxerarekin adib.), euskararekin ere lotu izan delarik, lexiko aldetik batez ere (eusk. izen, ber. isem; eusk. aker, ber. iker). Dena den, corpus txikiegia da funtsezko ezer proposatzeko eta gaur egun bien arteko alegiazko ahaidetasun hori erabat baztertuta dago.

Geocities.com

Tamazight

Berbereak, Amazigh herria, Ipar Afrikako (Mediterranioko kostaldeko, Saharako eta Saheleko parte handi bateko) benetako jatorrizko biztanleak dira. Arabiarrak iritsi aurretik, hau mundu Berberea zen, eurek Tamazgha deitzen duten lurraldea. Gaur egunean, talde handiak bizi dira Aljerian eta Marokon (baita Ceuta eta Melillan), apur bat txikiagoak Mali, Niger eta Libian eta talde bakanagoak Tunisia, Mauritania, Burkina-Faso eta Egipton (Siwa oasian). Basamortuko Tuareg edo Imajaghen herria Amazigh munduko adar bat gehiago dira. Berbereen Tamazight hizkuntzak 20 milioi hiztun ere izan ditzake, mintzaira multzo zabal batean, nahiz eta batasun baten parte direla esan daitekeen. Hizkuntza honek ez du ezagupen ofizialik inon: herrialde hauetarik gehienak Arabiarrak omen dira, eta kitto. Zapalkuntzaren aitzakia edo gezur hau Berbere askoren artean ere zabaldu da, beren burua "Arabiartzat" jotzen baitute.

Arab names written as in current maps, normally whith Frenchised transcriptions. Some Latin standards are in use for Tamazight, and names here appear as sent by our collaborator Mohand Tilmatine.

Amazighak Aljerian

Amazighak %20-25 inguru dira Aljerian (6-7 milioi lagun). Kabiliarrak dira talde handiena, Kabilian bizi dira, mendialde mediterranioan Aljertik ekialdera. Beste talde batzuk: Shawi herria (milioi erdi edo milioi bat lagun Aures mendietan) Mozabitak (100.000) Mzab aldean, eta talde txikiago 20.000 Tuareg edo Imajaghen hegoaldeko Ahaggar eta Ajjer eskualdeetan. Aljeriako politikan Islam = Arabiartasuna, eta beste edozer adieraztea "nazioaren batasunari eraso" egitea da. Bitxia bada ere, oraingo gerra latzean, ideia horretan bat datoz gobernu laikoa eta oposizio armatu erradikala.

Amazighak Marokon

Euskal Herrian beti gabiltza bueltaka Mendebal Saharakoekin, Donostia bezalako udal ustez solidarioen kanpainek erakuste duten bezala. Azken batean aurreko populazio berbereak ordezkatu zituzten arabiar batzuk dira saharauiak, eta nola espainolez mintzo diren kolonizazioaren ondorioz, orain hemen haiekin elkartasuna: horrexegatik, erdi espainolak direlako... Aldiz, inork gutxik daki hemen Marokoko benetako arazoa, gutxiengo nazional zapaldua, Amazigh herriarena dela. Estatu osoko populazioaren erdia inguru dira (%40-60) hiru talde nagusitan: Tarifit hiztunak iparraldean, Tamazight mintzairakoak (adi: izen hau, hedaduraz, berbereen hizkuntza guztiei ere ematen zaie) Atlas erdiaaldean, eta Shelha herria hegoaldean (Atlas Garaia, Antiatlas).

Ceuta eta Melilla

Ceuta eta Melilla kolonia espainiarrak dira Afrikan, jakina. Jatorrizko biztanle musulmanak gutxiengoa dira orain, baina ez dira gutxi, batik bat Melillan. Jatorrizko biztanle horiek ez dira arabiarrak, baizik eta berbereak, Rif eskualdeko Tarifit hizkuntzan (gaztelaniaz Rifeño) mintzo direnak. Arabiera ere erabiltzen dute kultur eta erlijio hizkuntza gisa.

mapak

arkatza Atlas mendiari buruzkoak

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

Marokoko mendikatea, kostalde atlantikotik Maroko eta Aljeriaren arteko mugaraino; 750 km luze eta 4.165 m-ko altuera Tubkal mendian. Klima lehorra izan arren, elurrez estaltzen dira gailurrak neguan eta I-ko mendietan basoak daude. Ekialdeko Atlas Handia oso lehorra da eta gutxi populatua dago. Mendebaldeko Atlas Handian daude mendirik garaienak eta euri gehiago egiten du. Populazioa berberea; laborariak eta artzaiak dira. Turismoa Marrakex inguruan.

Hiru.com

Afrika. Inguru fisikoa

Afrika, kontinente misteriotsua deitua, sakonean duela bi mende besterik ez zen esploratua izaten hasi, europar potentzien zabalpen kolonialarekin batera. Aurkikuntza berantiar hau dela eta, gaur egun afrikar kontinente handiaren parte handi bat ezezaguna izaten jarraitzen du.

Erliebea

Ikuspuntu orografiko batetik, Afrika kontinente nahiko uniformea da. Itsasoaren gainean dagoen bloke handi bat da, ez bere kostako soslaian ez eta azalean ere, Rift bezala ezagututako erdi ekialdeko gunean izan ezik. Orokorrean, ondorengo erliebe unitateak bereizten dira:

  • Kostaldeko lautada: estua eta garaiera gutxikoa, kontinente osoa inguratzen du. Gune honetan bizi da populazioaren gehiengoa.
  • Afrikar mendigunearen ertza: kostatik distantzia batera bat-bateko goragune bat ematen da kontinenteko lautada handiaren batezbesteko garaierara arte.
  • Lautadak: kontinentearen parte handiena betetzen dute. Bere batezbesteko garaierak aldaketa gutxi ditu.
  • Kubetak: Afrikako zokaloaren barruko depresioak dira, horietariko batzuk tamaina handiagoko ibai haranei dagozkielarik. Garrantzitsuenak dira: Senegambia, Niger, Chad, Nilo, Libia eta Kongokoak.
  • Rift: ekialdeko Afrika eta beste kontinente guztiaren arteko lotura gunea da. Garaiera handiko mendi guneak (Kilimanjaro eta beste batzuk) eta urez betetako depresio handien (Laku handien eskualdea) alternantziagatik ezaugarritzen da.
  • Atlas: kontinentea eragin atlantikotik isolatzen duen mendikatea, ipar mendebaldeko eskualdean.

Ibaiak

Afrika erregimen tropikaleko ibai handiek zeharkatutako kontinentea da. Batezbesteko ur emariak handiak dira eta Nilo bezalako batzuk, gune tropikal hezeko eurien urtaroarekin bat datorren urteroko hazkuntza bat dute.

  • Nilo: planetako luzeena da, 6.671 km-rekin.
  • Kongo edo Zaire: Afrikako bigarren ibai handiena da (4.200 km-rekin ) eta kontinenteko emari handiena duen ibaia da.
  • Niger: Kongo baino pixka bat laburragoa, bere 4.160 km-rekin Gineako golkoko hainbat herrialde ureztatzen ditu.

Klima

Afrikako baldintza klimatikoek banaketa argi eta zehatzak egitea baimentzen du, bere erliebeari zegozkien banaketak bezala.

  • Basamortukoa: kontinentearen herena baino gehiago hartzen du. Prezipitazio gutxi edo bat ere ez, egunean zehar tenperatura epelekin eta izoztuak gauean.
  • Ekuatoriala: Gineako golkoaren eremu estu batetik eta Kongoko bailaratik hedatzen da, Madagaskarreko ekialdeko erdian ere ematen da. Klima beroa eta oso euritsua.
  • Tropikal hezea: Afrikako erdigune osoa betetzen du eta Madagaskarreko mendebaldeko erdia. Klimarik arruntena da. Tenperatura beroak, urtaro lehor eta euritsuaren arteko alternantziarekin.
  • Mediterranearra: kontinentearen ipar eta hegoaldeko muturretan kokatzen da eta Madagaskarreko gune zentralean. Tenperatura leunak, beroak udan. Prezipitazioak udazken eta udaberrian.
klima klima

Saharako desertua eta sabana, Afrikako inguru naturalen bi irudi tipiko.

Ingurune naturalak

Afrika ingurugiroaren ikuspegitik kontinente aberats bat da. Giza esplotazio eskasa eta kontzentrazio demografiko erlatiboki baxuak interes handiko ekosistema anitz mantentzen lagundu dute. Orokorrean ondoko gune biologikoak bereizten dira:

  • Basamortuak: nagusia Sahara da, Afrikako heren bat betetzen duelarik. Kalahari, hegoaldean basamortu bero bat da muturreko lehorteei egokitutako zuhaitz landaredia guneekin.
  • Oihan tropikala: Zaire eta Niger ibaien inguruan kokatzen da eta Gineako kostan. Gaur egun zuhaitz mozketa eta laborantza lurren irekiduragatik oso mindua dago.
  • Baso subtropikala: Afrikako gune zentrala betetzen du, ekuatoretik hurbilen dagoena.
  • Sabana: Afrikako paisaiarik ezaugarriena da. Gune subtropikaletan dauden larre handiak dira, zuhaizti dispertsioarekin, geroz eta dentsitate gutxiagokoa basamortu guneetara hurbiltzen den heinean.

Egipto: Niloren dohain bat

Horrela ezagutzen da Afrikako ipar ekialdeko milaka urteko erreinua. Egia esan, Egipto ezin izango litzateke existitu Nilo ibaia ez balego. Gaur egun Egiptoren lurralde gehiena basamortua da eta ia ez dago biztanlerik bertan. Populazioa ibai handiaren inguruko lur eremu ureztatuan kontzentratzen da, batez ere Deltako eskualde emankorrean.

Basamortuaren aurrera egitea

Kutsadurak eta maila orokorreko atmosferaren berotzeak planeta osoko basamortu guneen aurrera egitea izan du ondorio moduan. Baina fenomeno hau indar handiagoz eman da Sahara azpiko eskualdean. Sabanako gune hau, tradizioz oso emankorra eta populatua, gaur egun ur eskasia eta laborantza-lurren eremuaren murrizketa arazo larri bat du, honek ondorio larriak izan ditzakeelarik.

Parke nazionalak

Afrika da seguruenik parke nazional gehien dituen kontinentea. Honen arrazoia ez da bakarrik oso garrantzitsua den desira kontserbazionista, bazik eta turismo ekologiko bat erakartzeko beharra, turismoa, zeina Kenya bezalako herrialdeentzat lehen mailako orden bihurtu den.

 

aurrera