eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta
LAN-EGUNKARIA
MARTXOAK 28

a. ariketa

buleta bapatean
marratxoak bat-batean
buleta dendena
marratxoak den-dena
buleta petopetoa
marratxoak peto-petoa
buleta soilsoilik
marratxoak soil-soilik
buleta horea
marratxoak orea
buleta hontsia
marratxoak ontzia
buleta aberatsago
marratxoak aberatsago
buleta nahasmahas
marratxoak nahas-mahas
buleta tartar-tar hasi
marratxoak tar-tar-tar hasi
buleta suzurlatu
marratxoak xuxurlatu

 


b. ariketa
Patxi Zubizarretaren Gutun harrigarri bat liburuaren pasarte bat irakurri ondoren, ikasleek parekotasunak eta desberdintasunak komentatuko dituzte.

-Kaixo: Reda naiz eta Imlil herritik idazten dizut. Beharbada zu ez zara nitaz gogoratuko, baina nik zu oso gogoan zaitut.

“Orain dela hiru urte ezagutu zintudan. Agian oraindik gordeta izango duzu orduan atera zenidan argazkia, beno, niri eta nire lagunei: Omar, Mustafa eta Yacubi.

Imlilera zu beste lagun batzuekin etorri zinen. Guretzat turistak gauza handia zineten, baina Imlil Marrakexetik urrun samar dago, eta lehen bezala orain ere turista gutxi etortzen da. Horregatik,etortzen zineten bakoitzean, gu korrika joaten ginen, eta aurrena iristen zenak aukera gehiago izaten zuen txanponen bat edo beste zerbait lortzeko.

Behin, adibidez, turista frantses batek Mustafari globo bat eman zion. Ikusi genuen lehendabiziko globoa izan zen, baina egun berean lehertu zitzaigun.

Eta zuek iritsi zinetenean ere, guk korrika batean jo genuen zuengana. Nik zuri begiratu nizun eta, gogoratzen al duzu zer eskatu nizun?

-Un stylo, mademoiselle, un stylo! – hau da, “Boligrafo bat, andereño, boligrafo bat”, eta bien bitartean txamarratik tira egiten nizun.

Beste mutikoek dirua eskatzen zizueten, edo goxokiak, baina nik boligrafoa nahiago. Eta eskari hori egin nizuenean, zuk, horren truke musu bat emateko eskatu zenidan, baina ni lotsatu egin nintzen, batez ere nirekin Omar, Mustafa eta Yacub zeudelako. [...]

Orduan esan nizun musu bat ezetz, baina horren ordez egunen batean, ipuin bat idatzi eta bidaliko nizula, artean ez bainekien ongi idazten. Eta zurekin zegoen mutil batek papertxo bat eman zizun, zure helbidea bertan idazteko. Eta behin hori eginda, helbidea eta boligrafo polit bat eman zenizkidan, eta nik orain horrekin idatziko dizut zor dizudan ipuina.

Gutun harrigarri bat

 

c. ariketa

Txilaba zuri baten gainean,
Txilaba urdina darama. Zer da?
(azukrea)
Zer dela eta zer dela,
Gizonak etxera iritsitakoan,
Beti atarian uzten duena?
(astoa)
Hamabi dira guztira:
Lehena negarretan,
Hamar borrokan,
Eta azkena edanean.
(moosel, eskuak garbitzeko erabiltzen duten ontzia)
Eskura daukazu,
Itxia duzunean;
Eskutik doakizu,
Irekia duzunean.
(amodioa)

 

aurrera

 

irakurtzen duzun bitartean...