eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta

BUKAERAN...

 

arkatza Eguneroko edo egunkari asko egon daitezke:


Iturria: Gúrpide, Carmen, Falcó, Nuria eta Bernad, Ana. El diario personal. Propuestas para su escritura. Pamiela argitaletxea.

 

arkatza Liburua bere osotasunean ikusteko ariketa batzuk dituzte ikasleek

a. Pasarteak eta marrazkiak lotu

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
Q
11
1
2
5
6
3
7
4
12
13

14

15
16
17
8
9
10


b. Liburuan atal bakoitza baino lehen ageri diren aipuak ordenean eman behar dituzte. Zuzentzeko, liburuan begiratzea esanen diegu ikasleei.

c. Informazio honekin guztiarekin hamar lerrotan laburpena egin dute.

arkatza Ikasleak edo haien hurbileko norbait Marokon edo beste edozein lurraldetan izan den galdetu. Hala bada, pertsona horiek gelara gonbidatzen ahal dira, haien bidaiaren berri emateko; bestela, ikasleek kazetari lana egin eta elkarrizketa egin dezakete, ondotik ikasitakoa gelan kontatzeko.

Beste kulturak ezagutzea da ariketa honen helburua, beraz, beste kulturetako ezaugarri nagusiak ikusi eta hango gauzak gelara eramatea proposatzen dugu, erakusketa txiki bat egiteko. Horretarako, liburuarekin hasi baino lehen proposatu genien ariketa denon artean zuzenduko dugu, hau da, azpimarratu dituzten ohitura arrotzak edo ezezagunak komentatuko ditugu.

Liburuan ageri diren ohiturak, adibide batzuk:

30. or.
Jende honek mendian ibiltzeko duen trebezia ikusirik, ni lotsatu egiten naiz, batez ere orkatila non eta errekasto ziztrin batean bihurritu nuelako, zerekin eta harri koxkor (7 cm) batekin...
34. or.
Marokoko ordua bi ordu aurreraturik dago Euskal Herrikoaren aldean. Horrek esan nahi du hemen seiak aldean iluntzen hasten duela. Hala ere, denbora kontu hori ez dagokio soil-soilik erlojuari. Hemen denbora astiroago igarotzen dela irudi du. Nolabait adieraztearren, esango nuke Mendebalean bizitza autoen zzziztu bizian igarotzen dela, eta hemen, ordea, astoen abiada mantsoooan.
36. or.
Eztei ospakizunak markaz kanpokoak omen dira berbereen artean: aste osoa irauten dute eta etxeko bi gelatan burutzen dira. Batean ezkonberriak egoten dira, eta haiek zer eskatuko, horixe prestatzeko sukaldari bat izaten dute bere zerbitzuan. Beste gelan, ordea, behiki asko ala gutxirekin, gonbidatuak egoten dira, jaialdia ospatzen.
37. or.
... biok gelara jaitsi gara buruz buru afaltzera (taxima –barazki menestra moduko bat, oilasko zati gutxi eta oliba askorekin-, laranja bana, kaxako gaztatxoak eta ogia).
59-60. or.
-Hara, ramadan garaian, otoitz hau entzun bezain laster, musulmanek egunean zeharreko baraualdi gogorrari utzi eta gosaltzeari ekiten diote. Inguruotako gizon batzuek, mendian daudelako edo muezinaren otoitza entzuterik ez dutelako, atzamar bati lotuak hari zuria eta beltza eramaten dituzte, eta iluntasunak bata besterik bereiztea eragozten dien une berean ekiten diote jateari.
66. or.
Nonbait, hemengo haurrek ezegitekoren bat egiten dutenean-edo, helduek honela esaten diete: “Kasu, gero, bestela Belarriak Mozten Dituen Gizona etorriko da zu eramatera!” Eta nonbait, labana erakustearekin batera, Alik gizon beldurgarri hura bera zela esan zien, eta haurrek horrexegatik alde egin zuten, bada, deabruak hartuak bezala.
73. or.
Nonbait, Toubkal mendirako bidean, santutegi bat omen dago, Chamharouch izenekoa, eta hara deabruak hartutako jendea joaten da sendatzera, sarritan garrasi batean joan ere. Batzuk, inork ezagutu ez ditzan, ez dira egun argitan ibiltzera ausartzen, eta gauez egiten dute harako bidea. Gaueko garrasiak horietakoren batenak bide ziren.
76. or.
-Neskaren batek mutil bat erakarri nahi badu... artizarra agertzen den une berean mutil hura gogoan izan eta, bien bitartean, lelo hau xuxurlatu beharra dauka...
80. or.
...ostirala musulmanen egun sakratua izaki, gaur eskolarik eta presarik gabe etorri baitira.
90. or.
Zer dela eta zer dela,
Gizonak etxera iritsitakoan,
Beti atarian uzten duena?

...niri ezin argiagoa iruditu zait gure kulturen arteko etena, zeren, esate baterako, aurreko igarkizunaren erantzuna Mendebalean astoa ez, baina autoa izango bailitzateke.
100. or.
...Marokoko merkatu hauek gureetatik oso desberdinak dira; ikusi besterik ez dago astoentzako aparkaleku handia, edo denen begien bistan dagoen dentistaren gela ziztrina, edo mahaiak kanpoan dituzten halamoduzko jatetxeak, edo kanpadenda itxura duten ileapaindegiak –nolabait deitzearren-, edo...
116. or.
-Ipuinak gauez kontatzen dituk. Ipuin kontaketari guk “gauez mintzatzearen artea” esaten zioagu –saiatu da desenkusatzen.
124. or.
- Oraindik ere, idazten ez dakitenek, halako zorrotxoak erabiltzen dituzte beren mezuak adierazteko. Nahi al duzu zeurea irakurtzea? –galdegin dit “irakurtzea” aditza ahotsarekin nabarmenduz.

 

arkatza Honetaz gain, Mulais Driss Ouafa: “Oso ezberdinak dira Maroko eta Euskal Herria” elkarrizketa irakurtzea eskatu ahal diegu. Ondoren, denen artean komentatuko dituzte bi kulturen arteko desberdintasunak, parekotasunak... eta bide batez, beste kultura baten berri izanen dute.

Hona hemen marokoar bati egindako elkarrizketa:

Mulay Driss Ouafa: "Oso ezberdinak dira Maroko eta Euskal Herria"

Ainitze Oruesagasti

driss Oufa

Driss Ouafa hamasei urteko gaztea da. Duela lau urtetik bizi da Azpeitian. Hona etorri aurretik Lazkaon eta Zumarragan bizi izan da. 

Mulay Driss Ouafa hamasei urteko gazte marokoarra da. Rabaten (Maroko) jaioa, bi urte zituela familiarekin etorri zen Euskal Herrira bizitzera. Duela lau urtetik bizi da Azpeitian.

Hango bizimoduaren eta hemengoaren artean alde handia al dago?

Bai, oso bizimodu ezberdinak dira. Marokon mutil batek, nire adinean, etxeko ardura hartzen du. Lanean hasi eta familiaren mantenua bere gain gelditzen da. Hemen gauzak ez dira horrela.

Zein da Marokoren eta Euskal Herriaren arteko ezberdintasunik handiena?

Nik familiarteko harremana ezberdina dela esango nuke. Han familiek hartu-eman handiagoa dute, eta anaiarteko harremana oso estua da.

Zer da Marokotik gehien gustatzen zaizuna?

Niri handik gehien Marrakex gustatzen zait.

Zenbatero joaten zara Marokora?

Urtero uda garaian joaten gara, eta bi hilabete inguru pasatzen ditugu bertan.

Zer da handik faltan botatzen duzuna?

Familia eta lagunak botatzen ditut faltan. Urte osoan uda garaian bakarrik ikusten ditut, eta hara joaten naizenean, gustura egoten naiz beraiekin.

Bi urte zenituela etorri zinen Euskal Herrira, baina etxean arabiera hitz egiten duzu.

Bai. Nik bi urte nituela etorri ginen Euskal Herrira. Lehenengo aita etorri zen eta ondoren familia guztia. Etxean arabiera hitz egiten dugu; niri gurasoek irakatsi didate arabieraz idazten. Gurasoek eta anaia zaharrenak ez dute euskaraz hitz egiten baina bi arrebek, anaia txikiak eta nik bai.

Hango jendea

Marokon eta Euskal Herrian bizimodu ezberdina egiten dela dio Drissek. “Marokon indibiarekin bizi da jendea. Neska eta mutilak oso ezberdinak dira hemengoen aldean. Baina jende ona da. Nire familiako zati handi bat Marokon bizi da eta familiarteko harremana estuagoa da han”.

Iturria: www.uztarria.com