Galtzerdi horia

aurkibidea
 
1. ariketa

Atal honetan, gazte batek esaten du: “Jo, guai izan duk, hi!”. Gazteen artean “guai” bezalako hitzak erabiltzen dira. Zuk, egunero erabiltzen dituzun hitzen artean, horrelako zein hitz erabiltzen duzu?

Zer esan nahi dute esamolde hauek?

  • Miren erabat pitzatuta dago.
  • Historiako irakasleak Leire begitan hartu du.
  • Mutil horrek kokoteraino nauka!
  • Usain txarra hartu diot kontu horri.
  • Josu ez da aldatu, lehengo lepotik du burua.
  • Nik esandakoa ez zitzaion ongi joan.
  • Hasi lanean! Ez zaitez gibel-handia izan!
  • Leireri mutiletan ibiltzea gustatzen zaio.
  • Mikel eta Jon ez dira ongi heldu.
  • Gazte gehienak gurasoen bizkar bizi gara.

erantzunak

 

hurrengoa