Galtzerdi berdea

aurkibidea
 
2. ariketa

“Jakin nuen kirola oso maite zuela, garbigailuan txandal bat, kiroletarako kamiseta asko eta kotoizko galtzerdi zuriak sartu zituelako. Baziren kolore askotako marrazkidun galtzontziloak ere, eta alkandoraren bat edo beste. Sukaldeko zapiak eta izara parea. Beraz, gazte hura bakarrik bizi zela ondorioztatu nuen, etxeko lanetan desastre samarra zela, eta sport jantzian ibili ohi zela. Hainbeste galtzerdi zuri kotoizko zituenez, pentsatu nuen kirol zapatillak erabili ohi zituela, eta nekez jantziko zituela alkandora, zapatak eta galtzerdi ilunak, nire Dama eta ni bezalakoak.”

Pasarte honetan ikus daitekeenez, arropatik jendea nolakoa den jakiten ahal da. Etxe batean zintzilikaturik dagoen arropari begiratuta, etxe horretan zenbat jende bizi den, nolakoak diren, zer gustatzen zaien, eta abar jakiten ahal dugu. Zure etxean nolako arropa erabiltzen duzuen idatziko duzu eta ondoko lagun bati emanen diozu eta hark interpretatuko du, zuen arroparen arabera, nolako jendea bizi den zuen etxean.

Horrelako ariketak gustatzen bazaizkizu, argazki kamera hartu eta arratsaldean argazkiren bat atera (zuen etxeko arropari, zuen bizilagunenari...). Hurrengo saioan, argazkian ageri den arroparen arabera, han bizi den jendea nolakoa den esanen duzue.

 

hurrengoa