|
Liburuaren idazlea Mariasun Landa da. Hemen
aurkituko duzu Amagoia Ibanek egin zion elkarrizketa. Euskaraz idazten
duten zenbat emakume ezagutzen dituzue?
Euskal emakume idazleak
Euskal emakume idazleei buruzko ikerketa txiki bat eginen duzue. Beheko
zerrendatxoan zortzi euskal emakume idazleen izenak dituzu eta taula
betetzeko www.armiarma.com
Interneteko helbidera jo eta behar duzun informazioa bilatu. Zorte on!
Ea oraingoan gai zaren hurrengo ariketa egiten. Horretarako, emakume
idazleen argazkiak izenekin ezkondu behar dituzu. Animo!
1. |
Bizenta Mogel |
3. |
Arantxa Urretabizkaia |
5. |
Mariasun Landa |
7. |
Eider Rodrigez |
2. |
Marijane Minaberri |
4. |
Laura Mintegi |
6. |
Itxaro Borda |
8. |
Amaia Iturbide |
|
|
|
|
|
|
|
|
A. |
|
C. |
|
E. |
|
G. |
|
B. |
|
D. |
|
F. |
|
H. |
|
Ea oraingoan asmatzen duzun norenak diren hurrengo testu hauek:
1. |
|
Gure poeten artean agertu beharrekotzat
har dezakegu eguzkia, agertu errazekotzat bainoago. Eguzkiak, ilargiaren
labe bereko opil horrek, balio neurtezina dauka poeta errotsuentzat.
Poeta errotsuengan tradizio eta herri jakintzaren lekua eguzkiak
berak beteko luke eta eskutik eskura doan eguzki amandrea, poeta
berarekin batera, bitartekari izenda genezake, arnasa luzeko poeta
emaileok, Joxean Artze, Bitoriano Gandiaga eta Xabier Lete, ez baitaukate
eguzkia saltzeko.
Eguzkiaren bidezko gizatasuna herrigintzaren
sinonimo sekulakotuz, hiru bidaiari fidelok, hainbestean egon litezkeen
horietarikoak ez poetok, egiazko eta bakantzat jo daitezkeen hiru
poeta errotsuok euren hitza azalduko digute, noiz herdoil noiz urre
eta euren poetika bertaratuko: airera eta harira doana (Joxean Artzerena),
lur eta harri dena (Bitoriano Gandiagarena) eta suaren eta gariaren
ingurukoa (Xabier Leterena) |
2. |
|
Balusazko gatuak daut erran
Ikusi ditut zure begien
itsaso urdinaren oletan
Barku arin pollitak pasatzen.
"Ez zen aments puxka bat bezikan
Gelditua ene begietan.
Barkuak doaz itsas gainean
Ezin nitaike heiekin joan."
Diot balusazko gatuari
Zure begien urre berdean
Ditut ikusi nik dantzan ari
Sagu urtxo koloreak, betan.
Ez zen aments puxka bat bezikan
Gelditua ene begietan.
Sagu guziak, etxe xokotan
Dira gordetzen ni ikustean. |
3. |
|
Txemak alde eginez gero, aski dut Antxonen begietako kolorea ikustea,
neure humorea zein den ulertzeko. Zutik, lurrean kondenatu zaren langile
tristea. Antxonek ondo lo egingo badu, zazpi-zortzi-bederatzi, majia-borajia,
zoriontsu behar dut izan. Barrutik hutsa eta ustela sentitzen naizenean,
edo nerbiosa eta agresiba sentitzen naizenean, erreibindikatzen baina
ez bizitzen ikasi duen Txemarik gabeko ama, Antxonentzat trankil,
baketsu eta bizirik azaldu behar. Ale-hop, zazpi-zortzi-bederatzi,
Antxonek ikuitzen duen guztia bizi bilakatzen da, panpox, ama nekatuta
dago gaur, baina ez tristerik. Bainatu behar duzu gaur gauean, sinfalta.
Aitatxori erakutsi behar diozu nola ari zaren igeri egiten ikasten.
Ama, piszinan bezala eta zipristinak bainuko lurrean, ama, begira
aurtengo udararako ikasiko, putzu bat lurrean, zapatilak bustitzen,
ama, begira burua ur azpian. Xamurtasuna, ipurdiko azal txuri leuna,
uraren poderioz brillante bat baino diztiratsuagoa, oraindik eguzkiaren
arrastorik ez duena. Lurreko putzoa alfonbraraino heltzera doa, ez
joan, ama, begira nola egiten dudan igeri, ama, aitatxori esan behar
diot igen egiten ikasi dudala. Zer egiten da haurren ipurdiarekin,
non galtzen dira mutil koskorren ipurdiak, Txemak ba ahal zuen ipurdirik,
oroit zaitez bere ipurdiaren epelaz, Antxonek gauean negar egiten
zuelako jeikita gero, ohera berriz sartzen zinenean, Txema paretaren
kontra, belaunak sabeleraino jasoak bere loa defenditzen, gizonezkoen
loa inportantegia baita haur baten negarraz ukitua izateko. Ur beroaren
lanbroak bustitzen ditu begiak eta pareteko baldosak, hoberena, ez
pentsatu, kontuz, burua gaisorik bazenu bezala, ez pentsatu ez mugitu.
Panpoxen ipurdi leuna, ama, muxontzi. |
4. |
|
Maitasuna zer den jakin nahi duzu? Nik esango dizut zer den: estraineko
presioa bularrean, eztarria ihartuta eta bihotza taupaka sentitzea;
begirada galdua puntu batean tinkotzea; norberaren bizitza hiru lerroko
poema batek islatzen duela ikustea; bizirik zaudela jakin eta bizi
nahi ez izatea; barne-mina, hainbesterainoko mina izan zitekeenik
ere sumatuko ez zenuela. Maitasuna malenkonia da, tristezia eta algara
batera, pasioa, ziurtasun-eza, sugarra, karentzia eta soberakina;
inoiz baino niago izan eta aldi berean norberaren buruarekiko arrotz
sentitzea. Maitasunak aurreko bat eta ondorengo bat ezarri zuen nire
bizitzan. |
5. |
|
Txirrina jo zuten. Zefe agertu zen
atalasean, jakin-min aurpegiz. Garaia eta indartsua zen. Teniseko
bi erraketa bezalakoak zituen eskuak, aldaketan jarrita, eta gotor
eta sendo itxura ematen zion horrek...
—Juanjo,
jakin-minez naukak, koño! —eta ukabilkada maitekor bat eman zion,
eta J.J.-k bizkarra hormaren kontra bermatu behar izan zuen.
—Hator nirekin!
—esan zion, agur hartatik bere onera etorriz—. Krokodilo bat zeukaat
ohepean...
—Zer daukaala?
—Aditzen
duana. Hemen, ohe azpian, krokodilo bat dagoela eta ez dakidala
zer egin berarekin. Begira ezak heuk...
Eta Zefe
belaunikatu, lau hankan jarri, eta ohe azpian begiratu zuen. J.J.-k
zigarro bat pizteko aprobetxatu zuen. Hasia zen lasaitzen. Gauza
handia zen adiskidetasuna! Zure larridurak inorekin partekatzea,
laguntza sentitzea... |
6. |
|
Otsoa ta Bildotsa eldu ziran bakoitza bere aldetik ibai batera
ura edateko asmoz. Otsoa asi zan edaten goiko aldetik, ta bildotsa
uraz beetik...
Otsoak ekusirik asi zala ura edaten,
diotsa:
—Zergatik loitu didazu ura ni edaten
nengoan artean?
Bildotsak eranzun zion pakez:
—Nola diozu or, zure aldetik badator
Ibaiko ura ni nagoan beeko aldera?
Otso gaiztoak ez en zuna eginik Bildotsaren
arrazoi eder, ixilgarriari, esaten dio:
—Zergatik lotsa galtzen didazu? Zergatik
niri gaizki esan? Ori da Nagusiago bati bidegabe andia egitea.
Bildotsak diotsa:
—Ez dizut nik lotsarik galdu, ez gaizkirik
esan.
Orduan bekoki tximurtu, ta begirada
aserratu batekin esaten dio Otsoak:
—Sei illa bete dira zure Gurasoak egin
zidala beste onenbeste.
—Nola izan diteke ori —diotsa Bildotsak—
geroago jaioa banaiz? Zeri ta zertara dator ori asmatzea?
—Dan bezela dala, zuk galdu didazu
nere lartegia belarra janaz —esaten dio Otsoak. |
7. |
|
Uste duzu irakurle, astotik mandora eramaten zaitudala, baina ez
da hala: hitzak odoletan, larru-has dauzkat eta den mendreneko haize
firfira beroak zauriak zornategi, irekitzen dizkit. Angustiak kateztatzen
nau eta horixe zitzaidan gau hartan gertatu, antsiak hondarrean abandonatu
ninduen arte. Mirail baten aitzinean plantatu nintzen, ikusten nuenaz
gohain, galdezka hargatik: zergatik ez zen Roslin Institutuko laborategian,
ardiaren ordez, behi bat klonatu? Hinduistak izan bagina segur asko,
metenpsikosirik gabe, idi zainart bat biderkatu zen! Baina judeo-kristauak
ginen oinarrian, eta ardia gure eskualdeetan sakratua zen: fededun
bakoitza marrakari bakun gisa kontsideratzen zen, artaldeak fedea
bermatzen zuela, artzain onaren zuzendaritzapean, gure borroka guztien
egituren piramideak irudikatuz. Bibliako Abraham patriarkak, Isaak
bere semearen partez, mendi gain hartan altxatu aldarean, Jahveri
eskaini zion erreformako ahariaren sakrifizioaren historia errepikatzen
zen, Marilyn, Dolly edo Itziarren itxurarekin. Irratian ziotenaren
arabera, klonatze teknika jendeetara hedatuko zuten denbora labur
barne. "Claudia Schifer klona dezatela, baina ez Chevènement"
marmaratuz oheratu nintzen. |
8. |
|
—Ma chèrie —esan dio alabari frantsesaren ahoskera lege guztiei
muzin eginez—: Siestara noa. Bero nardagarri honek tripak aldrebestu
dizkit. Mon pot —esan dio Manexi eta, zerbait gaineratuko zuela
zirudien arren, ez du beste ezer esan.
Eta meloiari haginka eginez gelditu
dira ama eta semea, bata bestearen ondoan, irribarre berde erraldoiak
aurpegietan, etxea inguratzen duen hesiari so.
Floren ohe gainean jesarri da. Ez du
loak hartzeko inolako asmorik. Bihotza erreta daukala konturatu
da, eztarria puztuta. Genevieve hilzorian zegoenean hainbatetan
pentsatu zuen guztia kontatzea, Manuelekin iragandako egunei buruz
hitz egitea, baina ezin. Emaztea hil ostean heriotzak bete zion
gogoa, eta ez zen gehiago Manuelekin oroitu. Gaur arte. Manuelen
eta Genevieveren hozkak gibelean, odolaren eta eritasunaren usainak,
alabaren begi grisak mahaiaren bestaldean. Eta Manex ttipiaren beldurrak. |
|