Bukaeran

aurkibidea
 
1. ariketa

Orain arte ez dugu aipatu, uste baikenuen bestelako ariketekin nahikoa lan zenuela. Nola uste duzu sentitu zela Plinio galtzerdia galdu zuenean? Kezkatuta eta triste zegoenez, bere galtzerdia galduta zebilelako, aurkitu nahian detektibe bat kontratatu zuen. Hauek dira detektibeak lanean hilabete mordoa eman ondotik, Pliniori erakutsitako argazkiak. Liburuan irakurri duzunaz gain, non ibili zen gure galtzerdia? Leku hauek ezagutzen al dituzu? Argazki hauetan oinarrituz, liburuari beste bukaera bat emanen diozu.

?


Ausartuko al zara galtzerdiari beste argazki bat ateratzen? Ikastetxean, irakasleren batekin, lagunekin, zuen familiarekin… Ateratzen dituzuen argazkiak gelara eraman eta galtzerdiak hedatu genituen lekuan paratu itzazue.

liburuak sokan

 


hurrengoa