Saltatu nabigazioa

3. sorta

2. irakurgaia

Iraganeko postalak

Karlos Zurutuza, Gaztezulo aldizkaria. Moldatua.

3. sortako 2. irakurgaia (Iraganeko postalak)

Aukeratu erantzuna.

 

 

Galdera

71. Abkhazia.

Erantzunak

a) Abkhazia paradisutzat dute bertakoek, euren erlijioak halaxe irakatsi ohi die eta.

b) Tenperatura epelak direla eta, Abkhazia —Riviera Gorria, euskaraz— siberiar turisten lekurik gogokoena izan zen.

c) Paisaia paregabeei esker, besteak beste, Sobiet Batasuneko agintarien opor-leku bihurtu zen.

Feedbacka

Galdera

72. Egilearen ustez, Abkhaziar errepublika munduko sei herrialdek onartu izanak...

Erantzunak

a) etsipena sorrarazten du abkhaziarrengan.

b) baikortasuna eragin du abkhaziarrengan.

c) hutsaren hurrengoa ematen du abkhaziarrentzat.

Feedbacka

Galdera

73. Albania.

Erantzunak

a) Dirudien baino hurbilago daukagun arren, guztiz ezezaguna dugu.

b) Maiz behe-lainoa izaten dutenez, nekez ikus daiteke inguruko herrialdeetatik.

c) Lekutan dagoenez, guregana ez da bertatik inolako berririk iristen.

Feedbacka

Galdera

74. Albaniarrak.

Erantzunak

a) Misteriotsu ospea dutenez, europarrak mesfidatiak dira albaniarrekin.

b) Tiranako populazioa duela hogei urtekoaren hirukoitza da.

c) Europara bidaiatzeko beldur dira, erabat itxi baitizkiete mugak.

Feedbacka

Galdera

75. Egileak...

Erantzunak

a) herrialde hauen iragana eta oraina lotu ditu, postalak aitzakiatzat hartuta.

b) gustukoago ditu, aukeran, gaueko irudia duten postalak, haietan denboraren iragana ez baita islatzen.

c) herrialde hauetan mendeetan zehar izan duten bakerik eza erakutsi nahi izan digu postalen bidez.

Feedbacka