3. sortako 3. irakurgaia
3. sorta
-
Testuak
-
Adierazpenak
- Animalien hazkuntza-ereduen artean ez dago ikuspegi desberdintasunik: mozkinak ematen dituzten objektutzat dauzkate animaliak, ez besterik.
- Beganismoa onar dezagun, funtsezkoa da gizarteak denboran zehar transmititu digun pentsamoldearen eragina gainetik astintzea.
- Gizartean errotuta dauden ohiturak behingoan aldatzea kosta egiten denez, hazkuntza ekologikoa beganismorako zubia izan daiteke.
- Ez dute espezieen mailakatzerik onartzen eskubideei dagokienez; ororen oinazea oinaze baita, eta ororen plazera plazer baita.
- Antiespezismoaren eta beganismoaren azken helburua animalien askatasuna lortzea denez, eman beharreko lehenengo urratsen artean haztegi handiei mugak jartzea legoke.
- Gizartearen ikuskera aldatu bitartean, xede egingarriak izango dituzte jomuga, nahiz eta haien jarduera desira handi horiek gidatzen duten.
- Animalien eskubideen defentsa bizitzako zenbait eremutan egiten diren aukeretan erakusten da.