3. sorta
Informatika eta ekologia: uztarri berean?
Consumer Aldizkaria. Moldatua.
Informatikak eta ekologiak elkarrekin zerikusi gutxi dutela pentsa dezake ---(41)---, baina ez da hala. ---(42)--- gaur egun etxe bakoitzean zenbat gailu informatiko dauden: mahai gaineko ordenagailuak, eramangarriak, miniak, tableta ertainak eta txikiak, liburu elektronikoak... Horietako bakoitzak energia kontsumitzen du, eta, ondorioz, ingurumenari eragiten dio. Arreta pixka bat jarriz gero, bada modua horiek guztiak era ekologikoagoan erabiltzeko. Gailu horiek zenbat eta kontzientzia eta jokabide ---(43)--- erabili, orduan eta gehiago iraungo digute, eta, gainera, dirua aurreztu ere egingo dugu.
Merkatuan dauden aukera ugarietatik bat hautatu aurretik, bakoitzak zertarako balio duen eta zer-nolako berezitasunak dituen jakitea komeni da. Era horretan, ---(44)--- gehien komeni zaiona hautatu ahal izango da: zenbat denboraz eta non erabiliko den, zer-nolako aplikazioak behar izango diren, eta abar. Hala egin ezean, gerta daiteke erabili ez eta bazterrean geratzea, edo behar baino baliabide gehiago erabiltzea. Etxean tarteka erabiltzeko, nork bere zaletasunetan-eta, aski da tableta bat. Lanerako baldin bada, ordea, ---(45)--- erabiltzekoa, mahai gaineko ordenagailu bat erostea da onena. Erabileraren alderdia ez ezik, energia-kontsumoarena ere ---(46)--- da. Ordenagailu eramangarriek energia gutxiago kontsumitzen dute mahaiko ordenagailuek baino, eta tabletek, ---(47)---, eramangarriek baino gutxiago.
Zenbait ordutan ordenagailurik erabiliko ez bada, hibernatze modua aktibatzea eta pantaila itzaltzea komeni da, argindarra ---(48)--- ez kontsumitzeko. Sistema eragile bakoitzak bere erara aktibatzen du hibernatze modua denbora bat igaro ondoren, eta badira ordenagailua itzaltzen dutenak ere. Gailu periferikoak ere itzalita eduki behar izaten dira erabiliko ez badira (inprimagailuak, eskanerrak...). Beste zenbait neurri ere har daitezke energia gutxiago gastatzeko: pantailari distira kendu, gailu harigabeak deskonektatu erabiliko ez badira (Wi-Fia, bluetootha), disko gogorra desfragmentatu ---(49)--- funtziona dezan, programa sinpleak erabili, programa espioirik ez dagoela ziurtatu, bateria zaindu, funtzio anitzeko gailuak hautatu (inprimagailua, fotokopiagailua eta eskanerra...). Era berean, zenbait programa informatikok lagundu egiten dute argindarrik ez ---(50)---, eta bide batez, ingurumenaren aldeko kontzientzia hartzen.
Zenbait ordenagailuk garrantzi handia ematen diote teknologiaren arloari. Gutxi dira oraindik ere, banaka batzuk baino ez, baina, gutxienez, ekoizleak hasi dira kontsumitzaileen ingurumen-kontzientzia gero eta handiagoari erantzuten. Periferikoetan ere, gero eta gehiago erreparatzen zaio alderdi berdeari, eta hasi dira agertzen eguzki-kargagailuak eta material biodegradagarriz egindako osagaiak.