4. sorta
Nora ez dakizun hori
Irati Jimenez. Moldatua.
Eliasen etxea neure gauzekin bete da. Mila aireportutan ostikoka eraman dituzten maletak, oraindik ireki ez ditudan kartoizko kutxak. Eta ohe gainean, kamerak, albumak, karpetak, lan tresnak, objektiboak, argazkiak. Hamabost urteko lana. Laster Bilbon erakutsiko dituzte, lehen aldiz hormetan ---(41)---, horrenbeste argazki, denak neuk sinatuak.
Martin Leizezulo luma izenez, ezizenez, goitizenez.
Etxe honetan liburuak ---(42)--- ez daude, edozein bazterretan, inolako ordenarik gabe. Inon ez dago ezer aurkitzerik, dutxak ura galtzen du eta Eliasek konpondu egin beharko ---(43)---, lehenago edo geroago, beheko solairuan bizi direnen ---(44)--- besterik ez bada ere. Komuneko katea ere ---(45)--- eta sukaldeak eskertuko luke mende honetakoa den etxetresnaren bat. Baina argia gupidagabe eta egoskor tematzen da goizero. Labankadaz sartzen da egongelatik etxeko ateraino eta gehiago balio du labankada horrek zarata egiten duen komunak edo apenas berotzen duen sukalde elektrikoak baino.
Deustun gaude, igogailua ez dabil eta Eliasen egongelatik ikusten den paisaia mikaztuak laugarren pisura oinez igotzeko ---(46)--- merezi du. Laster hori ere aldatu egingo da, jakina. Laster pauso erraldoiak egingo dituzte Bilbon geratzen diren azken garabiek. Historiaurreko animalien hezurdura baino ez dira, eta ---(47)--- azken desfilea egingo dute, Barakaldora, Santurtzira, Portugaletera eta itsasora, azkenik, ozeanoaren sabelera. Adiorik ez, Zorrotzaurre, aspaldi hil zinen eta orain ---(48)--- jaso behar da, hileta elizkizunik eta kanpai hotsik gabe. Eliasek hiri mutantea deitzen dio. Haren ustez, espekulazio gosea Frankenstein doktorea da eta hiria gorputz atal galduekin sortutako produktua. Hala esaten du. Produktua. Esan lezakeen irainik ankerrena balitz bezala.
─Hiri honek ez daki nora doan, umea, eta ez du jakin nahi nondik datorren.
Antzera gaude orduan Bilbo eta biok, eta beharbada Eliasek badaki eta beharbada horregatik esan du eta beharbada nik ez dut ezer esango eta hobe horrela. Hamabost urte pasa ditut etxera bisitarik egin gabe. Beharbada Eliasek badu hauxe behintzat ---(49)--- arrazoirik, hauxe besterik ez bada ere.
─Orain behintzat aukera daukazu, Elias, leihotik begiratzeko hiriari, zer izango den erabakitzen duen bitartean.
Beharbada badaki zer esan nahi diodan eta beharbada horrelaxe itxiko dugu ---(50)--- irekita zegoen zauria, odoletan hasi baino lehen. Komunerako jaikitzen denean, bizkarrean ematen dit kolpetxoa. Bizkarrezurra hasten den leku horretan, segundo batez maskurrez beteriko behatzekin esanaz “ondo gaude, umea”.
“Ongi etorri etxera”.