Saltatu nabigazioa

4. sorta

2. entzungaia

Patxi Zubizarreta: Hiru gutun Iruñetik

Euskalerria Irratia, Arratsalde.on saioa.

2. entzungaia

Aukeratu erantzuna

 

Galdera

56. Patxi Zubizarretaren Hiru gutun Iruñetik.

Erantzunak

a) Zuri-beltzean zegoen argazki goibela trukatu eta kolore biziko bihurtu zuen Patxik libururako.

b) Al enemigo ni agua erreportajea har daiteke, nolabait, liburuaren sorreraren hazitzat.

c) Patxi, halako batean, ohartu zen aurreiritziak zituela Gernikako Bonbardaketaren inguruan.

Feedbacka

Galdera

57. Hiru atal.

Erantzunak

a) Aurkezpenean lotsa eman zion aitortzeak betiko ametsa egia bihurtu zuela liburuarekin.

b) 1. atalean, ordiziar eta afrikar baten arteko harremana kontatzen da gutun batean.

c) Hiru pertsonatan idatzita, bete-betean asmatu zuelakoan dago Patxi.

Feedbacka

Galdera

58. Patxi eta paisaia.

Erantzunak

a) Avilan, Pessoaren odola berdea zela entzundakoan, berea ere berdea dela sentitu zuen.

b) Patxik oso hurbil sentitzen ditu Garraldako basoa, hotza eta antzarak; ez, ordea, Txinako
parajeak.

c) Beste egile batzuek ez bezala, sentitu eta bizi egiten du paisaia.

Feedbacka

Galdera

59. Liburuko pertsonaiak eta gertaerak.

Erantzunak

a) Berariaz, Patxik bere bi ezaugarri txertatu nahi izan ditu Arratibel eta Zubeldiarengan.

b) Egiantz handikoak dira liburuko pasarte gehienak.

c) Delibesen Hiru P-en teknikaren eraginez, bi lagunen arteko pasioa kontatu du.

Feedbacka

Galdera

60. Ekainaren 23ko omenaldia.

Erantzunak

a) Benetako protagonistak ezagutzeko aukerak nolabaiteko zirrara eragiten dio.

b) Nagi samarra denez, ez daki joanen den; erosoago egon ohi da etxean.

c) Ahaleginduko da bertaratzen, liburuaren aurkezpena ere sartua baitago egitarauan.

Feedbacka