Mitzuli itzultzaile automatikoa

Euskarazko testuak itzultzen lagunduko digun Androiderako tresna berria dugu mahai gainean: Mitzuli.

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mitzuli

Labetik atera berri den tresna honek Google Translatorrek egiten duen modu berean itzultzen du:

  • Teklatuaren bidez, testua aplikazioan bertan idatziz.
  • Kameraz, itzuli nahi dugun testuari gure gailu mugikorraren kamera erabilita argazki bat ateraz.
  • Ahotsaren bidez, itzuli nahi dugun testua ozen esanez.

Oraingoz, Mitzulik afrikaansa, aragoiera, asturiera, daniera, errumaniera, esperantoa, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, hindia, indonesiera, ingelesa, italiera, katalana, kroaziera, malaysiera, nederlandera, okzitaniera, portugesa, suediera eta urduarekin egiten du lan.

Mitzuli2

 

 

Iturria: http://www.mitzuli.com/eu/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.