Blogetan kanpora doazen estekak beste leiho batean irekitzeko agintzea funtsezkoa da irakurleek gure blogaren arrastoa ez galtzeko, eta hori oso erraz egin dezakegu mezua bera idazten dugunean. Hala ere, Blogger-en gadget bat jartzen dugunean, edo orrien gadget-ean beste orri bat gehitzen dugunean kanpoko baliabide batera joateko, ez dugu aukerarik esteka beste leiho batean irekiarazteko. Bideoan azaldutako urratsei jarraituz, blogean kanpoko esteka guztiak beti beste leiho batean irekitzea lortuko dugu, modu automatikoan, mezuetakoak nahiz gadgetetakoak. Blog barruko beste atal batera doazenak, berriz, leiho berean irekiko dira. Horretarako, blogaren gaian, txantiloian, script bat txertatuko dugu. Zuen blogetan aplikatu nahi baduzue, dokumentu honetan duzue jasota.