Ikasturte honen hasieran esan genuenez, Google Sites berria erabiltzen erraz-erraza da orain. Honen bidez, edonork sor dezake webgune bat. Diotenez, Sites klasikoan sorturiko guneak berrira migratu beharko dira eta horretarako tresnaren bat jarriko omen dute eskura, lana errazte aldera. Honetaz gain, seguruenik laster berrikuntza bat edo beste egingo dute aplikazioan; izan ere, Sites klasikoaren aldean, oraindik nahiko mugatua da.
Edozein kasutan, Sites-en bertsio berriaren funtzionamendua eta antolamendua ezagutzea interesgarria da, horretarako, hemen dauzkazue eskura bi bideo-tutorial.
Sites berrian egindako adibide bat ere ikus dezakezue hemen: buletina.