Azterketa garaian gaudela eta, hauek prestatzeko eta zuzentzeko Google-k ematen dizkigun aukerak erakutsi nahi ditugu. Drive-n inprimakiak edo galdetegiak sor ditzakegu oso modu errazean eta modu askotara erabili: auto-ebaluaziorako test modukoak , azterketa gisakoak, inkestak, kontaktu formulario modukoak webgune eta blogetan txertatzeko…
Ondoko lehen bideo-tutorialean ikus dezakezue nola sortu ahal dugun inprimaki bat, zer galdera mota ditugun aukeran, eta nola antolatu. Bigarrenean, berriz, ezarpen aukerak aztertuko ditugu, eta bereziki nola bihurtu inprimakia azterketa, modu automatikoan zuzen daitekeena.
Eguneraketa (2017-06-30)
Orain, Google inprimakietako galdera bakoitzeko erantzunak batera ikus ditzakegu, baita kalifikatu ere.