Category: Sailkatugabeak

Mitzuli itzultzaile automatikoa

Euskarazko testuak itzultzen lagunduko digun Androiderako tresna berria dugu mahai gainean: Mitzuli. https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mitzuli Labetik atera berri den tresna honek Google Translatorrek egiten duen modu berean itzultzen du: Teklatuaren bidez, testua aplikazioan bertan idatziz. Kameraz, itzuli nahi dugun testuari gure gailu mugikorraren kamera erabilita argazki bat ateraz. Ahotsaren bidez, itzuli nahi dugun testua ozen esanez. Oraingoz, …

Continue reading

Android 5.0 (Lollipop) euskaraz

Googlek euskara integratuko du Android 5.0 Lollipop sistema eragilean. 68 hizkuntzatan erabili ahal izango da; horietatik 15 lehen aldiz sartu ditu konfigurazioan —tartean, euskara eta galiziera—. Googlek iragarri duenez, Nexus 6 eta Nexus 9 izango dira Android 5.0 sistemaren eguneraketa izango duten lehen gailuak; Nexus 5, 7, 10 eta 4ak eta Google Play Editions-eko gailuek …

Continue reading

Irudia hartu

Interneten ikusi dugun zerbait deskribatzen ari garenean, irudi batekin lagunduta badago, ulergarriagoa izango da irakurriko duenarentzat, argiago izango du zer bilatu behar duen. Lan hori egiteko, gure nabigatzailean (Firefox) gehigarri bat instalatuta daukagu: LightShot. Tresnak >> Gehigarriak >> Eskuratu gehigarriak (Chromen >> Herramientas >>Extensiones) Behin instalatu dugula eta nabigatzailea berrabiarazi dugula, nabigazio tresna-barran ikono berri …

Continue reading

Hiztegietan bilaketa bereziak

Gure ikastaro bakoitzean gai desberdin bat jorratzen badugu ere, batzuetan batean landu dena besteetarako oso interesgarria izan daiteke. Aste honetan EHOI 2 ikastaroan nire lankide Iñaki Mundiñanori galdera hau egin zioten: Gure betebeharretan askotan materiala prestatzen ari gara. Nik hitz zerrendak helburu konkretu batekin behar izaten ditut. Izan ere, fonema edo silaba egitura bat jorratu …

Continue reading

Drive erabiltzen hasteko

Nabigatzaileak

Nabigatzaileak euskaraz jar ditzakegu: Firefox Chromium (Ubuntu) Explorer (Windows) Gehigarriak nabigatzailean Hiztegi barra: Firefox-en euskalbar du izena, Chromen eta Exploreren Hiztegibar Firefox: gehigarria / gidaliburua Chrome: gehigarria / gidaliburua Explorer: gehigarria / gidaliburua Erabiltzeko gomendioak Xuxen Firefox: gehigarria Chrome: gehigarria / gidaliburua Explorer: gehigarria / gidaliburua xuxenweb Add to Search Firefox-eko gehigarri bat bilaketa errazteko

Beste gune batzuk

umap

Niretzat, informazioa lortzeko gune interesgarriak  2001tik aurrera sarean dagoen blog kolektibo aintzindaria. Etengabe eguneratzen da, bai partaideek bilatzen dituzten mezuekin edo sarean ematen diren eztabaidekin. Blog komunitate honetan sare berean dauden blogen ekarpenak batera bilduta ikusiko ditugu: Arantza San Sebastian, Bittor Hidalgo, Hasier Etxeberria…  Bestelako blogak Azpeitiko udalak garatutako webgunea, egunero euskararekin zerikusirik duen berri …

Continue reading

Nabigatzailea euskaraz

Zein nabigatzaile erabiltzen duzu? Cookiak Ordenagailuan gordetzen den artxibo bat da cookia. Bertan bisitatu dugun orrialdeari buruzko informazioa gordetzen da eta gunea bisitatu nahi dugun hurrengo aldian lehenago iristen lagunduko digu, egin ditugun aukerak gordetzen baititu. Kontuz! batzuetan nabigazioa erraztuko digute eta besteetan gure nabigazioaren ohiturak ondorioztatu daitezke bertatik. Adibidez: www.pamiela.com, cajalaboral Nabigatzailean lehenetsitako hizkuntza …

Continue reading

Bideo pare bat

“Euskararen komunitate birtualak” mahai-ingurua Martin Ugalde foroko hitzaldia Zenbait une interesgarriak: 20. min: “Twitter interfazea euskaraz”, Google nola erabiltzen dugu? Beste aplikaziotarako eredu. 42. min: “Sakatu guardar como”   TED Eli Pariser Euskaraz azpititulatuta dauden beste hitzaldi batzuk   Euskara bildua  

Googleatzen

Google

Googlek bilaketak egiteko irizpide desberdinak erabiltzen ditu eta horietako bat da zein hizkuntzatan ari garen. Hori izan beharko luke kontuan hartzeko lehenengo puntua eta horiez gain, hona hemen lan hori errazago egiteko trikimailu batzuk (sasi ordezkatu bilatu nahi duzun hitzarekin): Bilatzailearen bertsio desberdinak daude, zein erabiltzen ari gara? Google.com, google.es, euskara, galego… Bilaketarako erabiltzen ari …

Continue reading

Edmodo

Gure barne ikastaroetan Moodle erabiltzen dugu. Kanpoan zerbait irakatsi/erakutsi nahi dugunean, ordea,  Edmodo. Edmodok sare sozial baten itxura  du eta aukera handiak ematen dizkigu materiala partekatzeko. Hona hemen Edmodo erabiltzen hasteko gidatxo bat: Edmodo

PNTEko kontuak euskaraz

Gmail konfiguratzeko gurpiltxoa

Nafarroako irakaskuntza publikoan erabiltzen ditugun helbide elektronikoak Gmail kontuak dira orain eta horrek ahalbideratzen du interfazea euskaraz jartzea. Sarean gure hizkuntzari indarra eman nahi badiogu, horrela konfiguratu beharko dugu. Horretarako, sarrera ontzian ezkerrean, goian aurkituko dugun gurpiltxoan sakatu ondoren, “configuración” aukeratuko dugu. Bertan aukera desberdinak ikusiko ditugu. Lehenengo fitxan, lehenengo lerroan, hizkuntza aukeratzearena: Ez ahaztu …

Continue reading