Google Drive ordenagailuan instalatu eta sinkronizatu
Gero eta irakasle gehiagok erabiltzen dugu Google Drive eguneroko lanean, baina askok ez dute aplikazioa ordenagailuan instalaturik. Drive instalatzen badugu, hodeian ditugun dokumentuen kopia izango dugu gure ekipoan, uneoro sinkronizatuta, eta, nahi badugu, konexiorik gabe ere lan egin ahalko dugu. Sinkronizazioan, Drive-ko karpeta guztiak edo bakarrik nahi ditugunak hauta ditzakegu. Gainera, Chrome nabigatzailea erabiltzen badugu, Google dokumentuak ez diren fitxategiak ireki eta editatu ahalko ditugu ordenagailuan instalatuta ditugun aplikazioekin. Hau guztia erakusten dizuegu ondoko bideo-tutorialean: