Orain arte, Google Classroom-en argitaratzen genuen oro ikastalde osoarentzat argitaratzen zen. Azken eguneraketari esker, ordea, hauta dezakegu ikastalde osorako den ala ikasle jakin batzuendako soilik. Horrela, ikasleen araberako lanak jar ditzakegu Classroom-en; esaterako, aurreratuago dabiltzanentzat gaian sakontzeko jarduerak, eta atzeratuago daudenentzat, berriz, errefortzukoak.
Zereginak gehitzen ditugunean, berez, talde osoa hautatuta agertzen da, baina ikasle guztiak desmarkatu eta nahi ditugunak hauta ditzakegu. Horrela eginez gero, zeregin hori hautatutako ikasleei bakarrik esleituko zaie.