Google Keep

keep-logoInterneten ari garenean, askotan topatzen ditugu artikulu eta dokumentu interesgarriak, baina ez dakigu nola gorde eta nola antolatu. Maiz, estekak kopiatu egiten ditugu eta dokumentu batean txertatzen ditugu, gero ikusteko edo aztertzeo asmoarekin, baina litekeena da dokumentu hori ere galtzea edo ez jakitea non dagoen. Bada, Chrome-ren Keep gehigarria erabil dezakegu, eta klik bakar batez intereseko esteka horiek ohar gisa bildu eta antolatu. Era berean, gure oharrak sortzeko eta partekatzeko baliatu ahal dugu, zereginen zerrendak egin eta abar. Hori gutxi balitz, edozein gailutan, dela mugikor, tablet edo ordenagailuan sinkroniza ditzakegu oharrak, baita Drive-ra igo  dokumentu  gisa.

Hemen duzue bideo-tutorial bat nola dabilen ikusteko.

Google Keep atzitzeko: 

Web: http://keep.google.com
Androiden: http://g.co/keep
Chromen: http://goo.gl/pQvKtH

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.