Batzuetan lagun askorekin eta talde desberdinekin lan egin behar dugu. Horrelakoetan, sarrera ontzia ongi antolatuta izatea ezinbestekoa da eta behar den iragazkiak sortuta izatea.
Lagun bakoitzeko iragazki bat sor dezakegu edo, errazago, gure helbide elektronikoa pixka bat alda dezakegu eta talde bakoitzari helbide desberdin bat eman, ondoren, hemendik abiatu iragazkia sortzeko.
Helbidea gehitu
Adibidez, jar dezagun Google ikastaroa toki batean baino gehiagotan ematen ari naizela. Talde bakoitzeko etiketa bat izan beharko nuke eta mezuak taldearen arabera iragazi fundamentuz erantzun ahal izateko. Ikasleen helbideak banan-banan sartzea lan handia denez, helbide berri bat gehituko dut.
Betiko moduan “ezarpenak” ataletik abiatuko naiz. Bertan, “kontuak” fitxa aukeratuko dut eta “Gehitu daukazun helbide elektroniko bat” sakatuko dut.
Irekiko zaigun leihotxoan, talde horretan erabiliko dugun helbidea jarriko dugu. Helbide hori gurea izango da, baina horrelako zerbait gehituko diogu: gure.helbidea+alias@gmail.com (+ataldea, +goizekoak, +dbh2). PNTE kontua badugu, gurehelbidea+alias@educacion.navara.es jarriko dugu.
Konfirmatzeko mezu bat bidaliko digu eta bertan lotura aurkituko dugu. Hori sakatu ondoren, gure ordezko helbidea prest dugu.
Berriro ere “ezarpenak >> kontuak” atala bisitatuko dugu eta hor aldatuko dugu erantzuteko helbidea:
Berez, eta ezer aldatzen ez badugu, erantzun botoia sakatzean, gure helbide nagusia azalduko da. Talde bakoitzak helbide bakarra erabiltzea nahi badugu, hobe lehenengo aukera hartzea “erantzun mezua bidaltzeko erabili zen helbidetik”.
Iragazkia
Bigarren helbide horretara bidaltzen dituzten mezuak ordenan izateko, iragazkia sortu beharko dugu: