Irudia hartu

Interneten ikusi dugun zerbait deskribatzen ari garenean, irudi batekin lagunduta badago, ulergarriagoa izango da irakurriko duenarentzat, argiago izango du zer bilatu behar duen.

Lan hori egiteko, gure nabigatzailean (Firefox) gehigarri bat instalatuta daukagu: LightShot.

  • Tresnak >> Gehigarriak >> Eskuratu gehigarriak
  • (Chromen >> Herramientas >>Extensiones)

Behin instalatu dugula eta nabigatzailea berrabiarazi dugula, nabigazio tresna-barran ikono berri bat azalduko zaigu:

Lightshot

Sarean zerbait interesgarria ikustean, ikono horren gainean sakatuko dugu eta pantalla belztuko zaigu. Saguarekin gorde nahi dugun aldea aukeratuko dugu:

aukeraketa

Ikono horiekin gorde egingo dut, kopiatu, inprimatu edo, zuzenean, beste aplikazio batera bidali.

Gehigarrietan “screenshot” bilatuz gero, aplikazio gehiago aurkituko duzue.

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.