Gure korreoa ongi antolatzea ezinbestekoa da, bestela, mezu guztiak nahasian irakurri beharko ditugu eta inportanteak bigarren mailakoekin batera izango ditugu.
Iragazkien bidez, karpetak sortuko ditugu eta mezuak karpetara horietara bidaliko ditugu zuzenean, horrela, gure korreoa irakurtzen dugunean, ordenan egingo dugu: lanekoak, promozioak, sare sozialak, lagunak…
GMAIL
Iragazi nahi dugun mezua irekiko dugu. Goian, eskuinean, “Gehiago” botoian sakatuko dugu:
Sistemak berak zer iragazi behar duen ezagutuko du, hala ere, guk aldatzea badugu:
Kasu honetan, nork bidali duen izango da irizpidea, baina gaia ere izan daiteke, adibidez, talde batera harpidetzen bagara, mezuaren tituluan beti azalduko da taldearen izena
Igorlea aukeratu beharrean, gaia ” [erabili] ” aukeratuko dugu eta “sortu iragazkia bidalketa honekin” botoia sakatuko dugu.
Aukera guztien artean, nik markatu ditut bi: saltatu sarrera-ontzia eta etiketa bat aplikatu.
Horrela, toki horretatik ailegatzen zaizkidan mezu guztiak, zuzenean, karpeta horretan gordeko dira.
HOTMAIL
Gure sarrera-ontzian, goian, eskuinean “aukerak” botoia ikusiko dugu.
Bertan, “Aukera gehiago…” sakatuko dugu.
Hortxe gure korreoa pertsonalizatzeko baliabide asko aurkituko ditugu, oraingoan “hotmail pertsonalizatzea” multzoan dagoen “mezu berriak ordenatzeko arauak” aukeratuko dugu.
Lehenengo bloketan aukeratu dut nork bidalitako mezuak iragaziko ditut eta bigarrenean, horiekin zer egin.