Euskarazko testuak itzultzen lagunduko digun Androiderako tresna berria dugu mahai gainean: Mitzuli.
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mitzuli
Labetik atera berri den tresna honek Google Translatorrek egiten duen modu berean itzultzen du:
- Teklatuaren bidez, testua aplikazioan bertan idatziz.
- Kameraz, itzuli nahi dugun testuari gure gailu mugikorraren kamera erabilita argazki bat ateraz.
- Ahotsaren bidez, itzuli nahi dugun testua ozen esanez.
Oraingoz, Mitzulik afrikaansa, aragoiera, asturiera, daniera, errumaniera, esperantoa, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, hindia, indonesiera, ingelesa, italiera, katalana, kroaziera, malaysiera, nederlandera, okzitaniera, portugesa, suediera eta urduarekin egiten du lan.
Iturria: http://www.mitzuli.com/eu/