Zein nabigatzaile erabiltzen duzu?
Cookiak
Ordenagailuan gordetzen den artxibo bat da cookia. Bertan bisitatu dugun orrialdeari buruzko informazioa gordetzen da eta gunea bisitatu nahi dugun hurrengo aldian lehenago iristen lagunduko digu, egin ditugun aukerak gordetzen baititu.
Kontuz! batzuetan nabigazioa erraztuko digute eta besteetan gure nabigazioaren ohiturak ondorioztatu daitezke bertatik.
Adibidez: www.pamiela.com, cajalaboral
Nabigatzailean lehenetsitako hizkuntza
Edozein webgunek izan dituen bisiten informazioa jasotzen ditu, horietako bat da nabigatzailea zein hizkuntzatan dago predeterminatuta. Horrek ez du esan nahi gure nabigatzaileren interfazea zein hizkuntzatan erabiltzen dugun, baizik eta aukera egonez gero, zein hizkuntzatan nahiago dugun.
Erabiltzen dugun nabigatzailean aldaketa txiki hori egitea erraza da eta euskararen presentzia sarean areagotzen dugu.
Abian da kanpaina bat nabigatzaileak euskaraz jartzeko.