Zeinek ez du inoiz utzi oharkabean Google-ren saioa irekita beste batzuek erabiltzen duten ordenagailu batean? Uste baino gehiagotan gertatzen da hau, zoritxarrez, eta kontu handiz ibili behar da. Saioa hasita topatzen duenak, kasurik onenean, itxi egingo du, baina edozer gerta liteke: gure izenean mezuak bidali, gure dokumentuak edo guneak ezabatu… Saioa nonbait irekita utzi dugula ohartzen bagara, konponbide erraza du, etxeko ordenagailutik bertatik itxi ahal dugu eta. Nola? Bada, Gmail-en sartu eta behean ikusiko dugu ekipo batean saioa irekita dugulako ohartarazpena:
Orain, xehetasunetan klik egin eta ondoko pantailan gure kontuko jarduerak ikusi ahalko ditugu:
Amaitu beste web-saio guztiak botoia sakatzea aski dugu kanpoan irekita ditugun saio guztiak ixteko.
Azkenik, norbaitek gure pasahitzarekin sartu den susmoa badugu, bertatik ere aldatzeko aukera emango digu sistemak.
(Iturria: https://andalinux.wordpress.com/2017/03/07/maestro-creo-que-me-he-dejado-la-sesion-abierta/)