Egun, sare sozialak oso zabalduta daude eta horregatik jario irakurleak ez dira hainbeste erabiltzen, hala ere, erabilgarriak izaten jarraitzen dute. Chrome-ren RSS Feed Reader gehigarria instalatzen badugu, gure intereseko guneen berri izango dugu eta mezu berriak argitaratzen direnean, jakinaren gainean egonen gara uneoro; gehigarriaren ikonoko zenbaki batek adieraziko digu zenbat mezu dugun irakurri gabe, eta, egokien iruditzen zaigunean, irakurri egingo ditugu. Bestalde, jarioak gaika antolatu ahalko ditugu, karpetetan sailkatuz. Hau guztia hobeki azaltzeko hemen duzue bideo-tutorial labur bat.