Saltatu nabigazioa

Zer da altxorraren bila?

Lan-orri bat edo web-orri bat da, galdera batzuk eta Interneteko helbideen zerrenda bat dituena. Ikasleek Interneteko helbide horietan bilatu behar dituzte erantzunak. Azkenean, Galdera nagusia dago. Galdera horren erantzuna ez da zuzenean agertzen bisitatutako web-orrietan, eta horrek bilaketan ikasitakoa integratzea eta baloratzea eskatzen du. Altxorraren bila motatako jarduerak estrategia erabilgarriak dira gai jakin bati buruzko informazioa eskuratzeko eta IKTekin eta Internet bidez informazioa eskuratzearekin lotutako trebetasunak eta prozedurak praktikatzeko. Besteak beste, ikasleen ulermenezko irakurketa hobetzeko eta Interneten informazioa bilatzen irakasteko aukera ematen digute.


Honako hau LHko 6. mailarako pentsatua dago. Ingurune natural, sozial eta kulturalaren ezagutza arloan zehazten diren honakoak lantzen ditu: 6. berariazko gaitasuna, 6.1 eta 6.2 ebaluazio irizpideak, eta C1.3 eta C4.6 oinarrizko jakintzak.  

eXeLearning-ekin egina (Leiho berria)