araugintza I
Bibliografia
Helbide elektronikoak
Inprimatzeko bertsioa
Edukiak alfabetikoki

araugintza II

Araugintza I
Araugintza II
           
           

BIBLIOGRAFIA

Esku artean duzun material hau EIBZk, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak, azken urteotan antolatzen dituen hizkuntza-hobekuntza ikastaro biren bilduma da: Euskaltzaindiaren Araugintza I eta Euskaltzaindiaren Araugintza II. Ikastaro horien hartzaileak Nafarroan euskaraz lan egiten duten irakasleak badira ere, araugintzan interesa duten ororentzat lagungarri izatea nahi genuke argitalpen hau.

Asko dira lan honen aitzindari edota aurrekariak eta haietako anitzetan oinarritu gara gurea sortzerakoan.

Oro har, egitura finkoa izaten dute gure saioek. Saioaren lehen zatian Euskaltzaindiaren araugintza lantzen dugu, eta bigarrenean ohiko akats batzuei irtenbidea ematen ahalegintzen gara.

Araugintza atala lantzeko, Euskaltzaindiaren webgunea eta Arauak izeneko karpetak izaten ditugu ezinbesteko lanabesak.

Ohiko akatsak zatia lantzeko, berriz, Ilari eta Entzi Zubiriren Euskal gramatika osoa hartzen dugu oinarri eta gidaritzat.

Bi hauei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu hain lan on eta baliagarria egiteagatik.

Hauez gain, beste kontsulta iturri batzuez ere baliatu gara. Eskerrak guztiei.

 
 
 

 

ALBERDI, Xabier; SARASOLA, Ibon: Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa, Euskal Herriko Unibertsitatea, 1999.

ALBERDI, Xabier; SARASOLA, Ibon: Euskal estilo libururantz, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2001.

DEBAGOIENEKO UDALETAKO EUSKARA ZERBITZUAK: idatziak: gonbitak, zorion agurrak, oharrak, Donostia, 2003.

DONOSTIAKO UDALA: Lanerako Idazkiak, Donostia.

EUSKALTZAINDIA: Euskaltzaindiaren arauak. 4 karpeta, Bilbo, 1994. urtetik aurrera argitaratutako fitxak.

EUSKALTZAINDIA: Hiztegi Batua, “Euskera” aldizkaria, 45. liburukia, 2000.

GARATE, Gotzon: Atsotitzak, BBK Fundazioa.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA: Kontuan izan, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2000.

IZAGIRRE, Koldo: Euskal lokuzioak, Hordago, 1984.

ZENBAITEN ARTEAN: Zientzia eta teknikarako euskara, zenbait hizkuntza-baliabide, UEU, Bilbo, 2002.

ZUBIRI, Ilari; ZUBIRI, Entzi: Euskal gramatika osoa, Didaktiker, Bilbo, 2000.