JOAN OTSO

Bele-saldoa

Garai oso latzak ziren Nafarroan 1500. urte inguruan. Agramondarren eta beaumondarren mugimenduek bi zatitan zuten banatuta erresuma. Punicastroko gazteluko hondarretan zegoen ezkutatuta Joan Otsoa, kapitain agramondar bizar gorria. Goiz batean Azueloko Orratzeko tontorreraino igo zen, hura baitzen oso toki estrategikoa mandazainen bat erasotzeko.

Artzain batek abisua eman zion Torralbako Arkabuzari Kofradiari eta isilpean antolatu zuten haren atxilotzea. Harrapatzeko momentuan bele-saldo batek karraka egin zuen eta agramondarra hori entzutean bidexka eta sakan guztiak gurutzatu eta aztiaren etxean ezkutatu zen.


Esprontzedako artzaina eta katua

Esaten omen da Joan Otsoak ihes egiten ziola bideetako begiraleei Johanesen laguntzari esker. Johanesekin itxi omen zen ukenduen gela sekretuan eta animalia bihurtu omen zen.
Biharamunean Esprontzedako artzain bat erotu beharrean ibili omen zen katu beltz handi baten atzean, ardi batzuk hil baitzizkion. Makilkada gogor bat eman zion eta gero bertan hiltzeko beste bat, baina katua ziztu bizian atera zen Kodes aldera.

Orduan ohartu zen bere aita zenak esandakoaz: "Aztiei eta haien kuttunei kolpe kopuru bakoitia eman behar zaie".


Kapa ikustezina

Batzuek kontatzen dutenez, behin bizargorria joan omen zen eliza eta udalaren artean dagoen ataritik Santa Luzia aldera kapa batean babesturik. Kapa hori Johanesena zen eta eramaten zuena ikustezin bihurtzen zuen.


Azti jantzia

Beste batzuen arabera, elizgizonak eta gerlariak eman zuten gaua aztiaren keinuak eta ibilkera imitatzen, eta horrela biharamunean ez eta Torralbakoek ere ez zuten ezagutu aztiaren jantziaz Punicastrora zihoana.


Aguilarko ehorzketa

Ogia labera eramateko goiz-goizean jaikitzen ziren emakumeek kontatzen zuten Johanes ikusi zutela ateratzen festako arropez jantzita harekin hitz egin zutela:

- Zer? Non jarriko dugu, bada, txapela?

- Aguilarrera, ehorzketa bat dago eta.

Baina giltzainak esan zuen gero elizgizona ez zela etxetik egun osoan atera.
Bertan esaten denez, egun hartatik aurrera herrian onartu izan zen hark ez ziola Bargotako inori inolako kalterik egin. Aspaldi-aspaldian haren izena du ostatu eman zion etxeko kaleak.

Nagusia | Nor zen Johanes | Egia ala ipuina | Johanes herriak ikusita |

| Elezaharrak | Gida didaktikoa|