Administratzailea EIBZ

Author's posts

Sites berria denon eskura

sites berriaren hasierako orria

Duela gutxi Sites berriaren argi-ilunak azaldu genituen hemen. Bada, dagoeneko Sites berria denon eskura dago, ez dago mugatuta Hezkuntzako kontuetara, Gmail kontua duen orok erabil dezake plataforma berritua. Sartzeko aski dugu helbide honetara jotzea: https://sites.google.com/new. Gune berri bat sortu nahi badugu, Drive-n bertan topatuko dugu bidea, ohiko Berria¬†botoia sakatuz eta Gehiago atalean Google Sites hautatuta. …

Continue reading

Nimbus gehigarria

Nimbus ikonoa

  Nabigatzaileen gehigarrien artean Nimbus praktikoenetakoa da, inondik ere. Aurreko batean, ordenagailuko irudiak hartzeko¬†Lightshot programa gomendatzen bagenuen ere, Nimbus ez da atzean gelditzen: irudiak hartzeaz gain, bideoa egiteko ere balio baitu, honela, oso erraz egin ditzakegu bideo-tutorialak, esaterako, ikasleei azalpenak emateko. Bestalde, irudiak hartu ondoren, oinarrizko edizioak ere egin ditzakegu, testua gehitu, geziak txertatu… Gehigarria …

Continue reading

Google inprimakietan fitxategiak igotzeko aukera zabalik

inprimakiaren galdera mota

PNTEn iragarri berri dutenaren arabera, dagoeneko irakasleok beste galdera mota bat dugu eskura Google inprimakietan: Kargatu fitxategia.

Libre office-ren azken bertsioa eta hobelex instalatu

Libre Office 5.2

ZUZEU Gorka Azkarateren eskutik: Nola instalatu LibreOffice 5.2 + Hobelex (tutoriala)

Pantailaren irudia hartu lightshot programa erabilita

Ordenagailuko pantailaren irudia hartu nahi dugunean, biderik errazena da ImpPant tekla sakatzea. ImpPant tekla eskuinaldean topatuko duzue normalean mahaiko ordenagailuetan, zenbakietatik hurbil. Kontua da honela eginez gero, pantaila osoaren irudia hartuko duzuela, eta gero dokumentu batean itsatsi beharko dugu gorde edo partekatu nahi badugu, irudia editatzeko ere inolako aukerarik izan gabe. Hori dela eta, pantaila …

Continue reading

Google Sites berria

Google Sites berria dagoeneko probatu dugu eta hasierako unean gustatu bazaigu ere, plataforma berrituaren argi-ilunak aipatuko ditugu hemen. Egia esan, ilunak argiak baino gehiago dira, baina espero dezagun ilun horiek ere denborarekin argitzea. Has gaitezen alderdi positiboen zerrenda osatzen: Hizkuntza: interfazea euskaraz topatuko dugu, gure kontua hizkuntza horretan konfiguratuta badugu, noski. Erabilerraztasuna: dudarik gabe, Google-n …

Continue reading

Gmail-eko birbidalketa automatikoak nola egin

Irakasleok posta-helbide bat baino gehiago erabiltzen dugu maiz; izan ere, Hezkuntzako kontuaz gain, beste bat izan ohi dugu, pertsonala. Gutxien erabiltzen dugun postako mezuak askotan irakurri gabe geratzen zaizkigu, baina hori ekiditea oso erraza da birbidalketa automatikoak ezartzen baditugu kontu batetik bestera. Bideoan azalduko dugu urratsez urrats nola egiten den.